Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, gure herriko sektore estrategiko gehienetan presentzia eta aplikazioa duena, eta gure inguruan eragin handia duten arloetan; hala nola makina-erremintan, automobilgintzan, aeronautikan, robotikan, mikroelektronikan eta oro har Industry 4.0ko aurrerapenekin loturiko eremuetan. Industria Elektronika eta Automatika beste arlo batzuetan ere aplika daiteke: medikuntzan, nekazaritzan, merkantziak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia-ekoizpen eta banaketan, etab.

Gradu hau gainditu ondoren gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen-prozesuen automatizazioa diseinatu eta garatzeko, instrumentazio elektronikoa diseinatzeko, eta industria prozesuetako kontrol-sistemak sortu eta analizatzeko.

Tituluak Industria Elektronikaren Ingeniari Teknikoaren lanbiderako gaituko zaitu,  eremu honen aurrerabide teknologiko berrienetan trebatuz.

Zure formazioa osatzeko enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu eta, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Industria elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduaaren PROGRAMA (matrikulaikasketa planairakasleakmasterretara sarbideaegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa).