Mugikortasuna

Nazioarte nahiz nazio mailako trukerako programetan parte hartu ahal izango duzu. 500 plaza inguru eskaintzen ditugu 120 norako baino gehiagotan banatuta. Programa hauek aukera ematen dizute zure ikasketen zati bat eta prestakuntza praktikoa beste unibertsitate batzuetan egiteko.

Mugikortasun-programek kalitatezko goi mailako prestakuntza ematen dute, eta hizkuntzetan trebatzeko modu ezin hobea izateaz gainera, norberaren garapen pertsonal eta profesionalerako interes handikoak diren gaitasunak garatzen laguntzen dute.

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Titulazio Bikoitzeko bi hitzarmen ditu, atzerriko unibertsitate batean titulua ateratzeko aukera ematen dutenak: bata Applied Scieces Mittwelda Unibertsitatearekin eta bestea University of Pau and Pays de L’Adour.