Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Tailerra

Jarduera Praktikoak 2023: Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa

Hiri bizigarriagoak eraikitzen

Euskaraz eta gaztelaniaz: 11:00-13:30

 

Jardueraren deskribapen laburra

Ohartu gara Batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek ez dituztela ezagutzen eraikuntzaren arloko gradutako ikasketen edukiak.

Horregatik, beharrezkoa ikusten dugu ikasleei Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko Gradu Bikoitzaren titulua eta bi lanbideen gaitasunak azaltzea, ikasketa horiekiko interesa sustatuz. Horretaz gain, ikasketa horiek egungo gizartean duten garrantzia eta beren ingurune profesionalaren ezaugarriak azpimarratuko dira.

Gradu Bikoitzeko jarduera praktikoan Ingeniaritza Zibileko Graduarekin eta Arkitektura Teknikoko Graduarekin lotutako jarduerak egiten dira. Beraz, ikasle batek Gradu Bikoitzeko jarduera praktikoan izena ematen badu, ez da beharrezkoa gradu sinpleetara joatea.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  1. Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa Gradu Bikoitzeko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
  2. Lanbidea eta lan aukerak.
  3. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
  • Profesionalek emandako hitzaldiak.
  • Eraikuntza obratara egindako bisitak.
  • Borondatezko praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.