Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikastaroa

Jarduera Praktikoak 2023: Ingeniaritza Zibila

Ingeniaritza zibila: lurraldea eraikiz

  • Euskara 10:00 - 12:00
  • Gaztelania 10:00 - 12:00
  • Euskara 15:00 - 17:00
  • Gaztelania 15:00 - 17:00

 

Jardueraren deskribapen laburra

Proiektu honetan Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenak titulaziora gerturatuko dira, eduki akademikoak eta ikasketen bukaeran eduki ditzaketen lan-irteerak ezagutuz.

Ohartu gara Batxilergoko ikasleek eta eraikuntzarekin lotutako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek (Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleak izan daitezkeenek, alegia) ez dutela ezagutzen zertan datzan gradu horien ikasketa.

Horregatik, beharrezkoa da, lehenik eta behin, Ingeniaritza Zibileko Graduko titulua eta ingeniariaren lanbidearen zeregina eta interesa argitzea eta ezagutaraztea ikasleei. Horretaz gain, ikasketa horiek gaur egungo gizartean daukaten garrantziaren berri eman beharko zaie.

Azkenik, Ingeniaritza Zibileko profesionalak dituen lan-ingurunearen ezaugarriak azalduko zaizkie Batxilergoko ikasleei.

 

Landuko diren gaiak/edukiak

  1. Ingeniaritza Zibileko Graduko titulazioa: ikasketa plana eta laborategiak.
  2. Lanbidea eta lan aukerak.
  3. Eskolak lan-ingurunearekin duen harremana:
  • Enpresa eta GKEekin elkarlanean egindako proiektuak.
  • Profesionalek emandako hitzaldiak.
  • Obra zibiletara egindako bisitak.
  • Praktikak eta Gradu Amaierako Lana enpresetan.