Home_Cabecera

Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Eduki publikatzailea

I_ekonomia zirkularraren gela

Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gela

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekiko lankidetzan Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate-Enpresa Gela sortu du.

Baina, zer da ekonomia zirkularra? 2015ean, Europako Batzordeak ekintza-plan bat onartu zuen, Europako ekonomia zirkularrerako trantsizioa azkartzen laguntzeko, mundu mailako lehiakortasuna bultzatzeko, garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko eta lanpostu berriak sortzeko. (Informazio gehiago: Mayor circularidad: transiciĆ³n a una sociedad sostenible).

Batzordeak zehaztu duenaren arabera, ekonomia zirkularra ekoizpen eta kontsumo eredua da, lehendik dauden materialak eta produktuak partekatzean, alokatzean, berrerabiltzean, konpontzean, berritzean eta birziklatzean datzana, balio erantsia sortzeko eta, aldiz berean, baliabide naturalen kontsumoa eta sortutako hondakinen inpaktua murrizteko

Horretarako, jakintza arlo ugari behar dira, horien artean gure Eskolan daudenak. Bertan sartuko lirateke, besteak beste, birziklapen-prozesuen eta material biodegradagarrien garapena, inpaktu txikiagoa duten hiri-azpiegituren diseinua edo birziklapen industriarentzako ekipo elektriko eta elektronikoak, eta baita produktuen ekodiseinua ere, guztiak energia berriztagarriak erabiltzeko plangintza eta teknologia eraginkorrarekin batera.

 

Helburuak

  • Ekonomia Zirkularraren erronken beharrizanetara egokitutako talentua sortzea, eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzea.
  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle, ikertzaile eta ikasleen partaidetzarekin, sektorearen gaurkotasunarekin loturiko azterketa, lan akademikoak, analisia edo ikerketa garatzea.