Ingeniaritza Elektrikoko Gradua

Energia elektrikoaren ezaugarri nagusiak bere eraginkortasuna eta erabiltzeko garaian duen segurtasuna dira. Noizbait pentsatu al duzu nola izango litzatekeen gure bizitza gure bizitza energia elektrikorik gabe? Gure eguneroko ekintza guztiek, eta bereziki industria prozesuek, energia elektrikoa behar dute bere makinak elikatzeko eta kontrolatzeko. Eredu energetikoak egun bizi duen trantsizio egoeran, ingeniaritza elektrikoko formakuntza gakoa da energia berriztagarriak, sare adimendunak eta mugikortasun elektrikoa garatzeko.
Gradu honetan, goi- eta behe-tentsioko sistema elektrikoetan espezializatuko zara, makina elektrikoen diseinu eta kontrolen formazioa jasoko duzu eta sorkuntza sistema tradizional eta berriztagarrietan sakonduko duzu, guzti hau ekipamendu modernoenarekin hornitutako laborategiak erabiliz.

Horretaz gain, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Alemaniako University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Ingeniaritza Elektrikoko Graduaren PROGRAMA (matrikula, ikasketa planairakasleakmasterretara sarbideaegiaztapena, jarraipena eta akreditazioa).