ZERGATIK KONFORMATU GRADU BATEKIN GRADU-PLUS BAT IZAN BADEZAKEZU?

ENPRESA KUDEAKETAN ADITUA

Still in progress

Nori dago zuzenduta?

Titulua Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Donostian)  edozein titulaziotako ikasleei zuzenduta dago, baldin eta lehenengo bi ikasturteak erabat gainditu badituzte.

Gure inguruneko enpresek sarritan eskatzen dituzte Zuzendaritza karguetarako profil berriak, beren baitan biltzen dituztenak ingeniaritza ezagutzak, batetik, eta kudeaketa ekonomikoa eta enpresari buruzkoak, bestetik. Titulu honekin PLUS hori lortu ahal izango duzu, taldeak zuzentzeko, ikuspegi estrategikorako, erabakiak hartzeko eta finantzak kudeatzeko trebetasunak hobetuz.

 

Nolakoa da ikasketa plana?

UPV/EHUko graduaurreko berezko titulua da. 24 ECTS dira, bi urtetan ikasten direnak, graduko gainerako irakasgaiekin batera. Ordutegiak egokitu egin dira aditu tituluaren lehen urtea lotuta dagoen graduaren 3.mailarekin bateragarria izan dadin eta bigarren urtea graduko 4.mailarekin.

Hauek dira irakasgaiak:

  IKASGAIAK KREDITUAK

Lehen urtea (2020-21)

GIEn zure graduko 3. maila ikasten ari zaren bitartean (Ingeniaritzak edo Arkitektura Teknikoa)

Merkataritza Zuzendaritzarako Sarrera

6 ECTS

Finantza Zuzendaritza: Finantzaketa

6 ECTS

Bigarren urtea (2021-22)

GIEn zure graduko 4. maila ikasten ari zaren bitartean (Ingeniaritzak edo Arkitektura Teknikoa)

Estrategia Zuzendaritza: Enpresa Politika

6 ECTS

Finantza Zuzendaritza: Inbertsioak

6 ECTS

 

Zer gaitasun lantzen dira?

Lan-merkatuak titulu tekniko baten osagarri gisa eskatzen dituen gaitasunak garatu ahal izango dituzu, hala nola:

  • Marketinaren oinarriak ulertuko ditu, baita enpresa estrategiarekiko erlazioa ere.
  • Finantza iturri egokiak hautatzeko irizpideak enpresarentzat egokia den finantza egitura bat lortzeko, betiere enpresaren beharrak eta lehia egoera kontuan hartuta.
  • Zuzentze estrategikoaren prozesuko egitura eta edukiak ulertu eta, hala, enpresen errealitate konplexu eta nahasia egokiro interpretatzen ikasiko du.
  • Kontzeptuak eta tresnak erabiltzen ikasi eta enpresa batentzako plan estrategikoa formulatzeko aukera izango du.
  • Inbertsio eta finantziazioetarako erabaki egokiak hartuko ditu enpresaren finantza oreka lortze aldera.
  • Enpresaren finantza plan bat egiteko trebetasuna eskuratuko ditu.

 

Zenbat balio du matrikulak?

Titulu osoaren gutxi gorabeherako kostua (24 ECTS) 345 euro ingurukoa da. Pixka bat alda daiteke unibertsitate-irakaskuntzen prezio publikoen urteko eguneratzearekin.

 

Nola egiten da aurre-inskripzioa?

Izen-ematea zabalik dago eta online egiten da, UPV/EHUren webgunean:

www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura

Aplikazioan sartuta, graduaurreko berezko tituluetan klikatu behar da

Aplikazioak eskatzen dizun informazioa betetzen joan behar duzu, eta pantaila batean Sarbidea aukeratu beharko duzu. Kasu honetan Estudios matriculados para grados vinculados aukeratu behar da.

Aurrerago, aukeratu beharko duzu zein titulutan eman nahi duzun izena. Aukeratu:

ENPRESA KUDEAKETAN UNIBERTSITATEKO ADITUA, INGENIARITZA (MEKANIKOA, ELEKTRONIKO ETA AUTOMATIKOA, ELEKTRIKOA ETA ZIBILA) ETA ARKITEKTURA TEKNIKOKO GRADUKO TITULAZIOEI LOTUTA

Arazoren bat baduzu, Eskolako idazkaritzarekin jar zaitezke harremanetan: do-ep.idazkaritza@ehu.eus

 

Matrikula, noiz egiten da?

Izen-ematea uztailaren 3an itxiko da. Ondoren, onartutakoak hautatuko dira lehentasuna emanez titulazio bakoitzean ikasketa-espediente onena dutenei. Hautaketa egin ondoren, idazkaritzatik jarriko dira harremanetan aurrez izena eman duten guztiekin. Matrikula uztailean egingo da, hilaren 20tik 30era bitartean.