Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza

Mekanikaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Bestalde, sistema hauek azkarragoak, seguruagoak eta eraginkorragoak izateko kontrola eta automatizazioa Industria Elektronikaren eta Automatikaren ingeniaritzaren alorrari dagokio.

Ingeniaritza Mekaniko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzak aukera eskaintzen dizu bi alor hauei dagozkien lanetan jardun ahal izateko formakuntza jasotzeko, eta are garrantzitsuago dena, bi alorretako jakintza sakona eskatzen duten kualifikazio handiko atazak gauzatzeko. Halako profesionalak behar ditu Industria alorreko berrikuntzak, Industria 4.0 deritzonaren paradigma berriak.

Profil honetako tituludunak behar dituzten enpresa askorekin dugu lankidetza. Horietan egingo dituzu zure formakuntzako praktikak eta gradu-amaierako lana, aukeratu zaituen enpresak proposatutako proiektu integral baten barruan.

Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzaren PROGRAMA (matrikulaikasketa planairakasleakmasterretara sarbidea).