Breadcrumb

I_pagos y exenciones

Matrikula ordaintzeko prozedura eta prezio murrizpenak edo salbuespenak

Ikasleek unibertsitateari ordaindu beharrekoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du ikasturte bakoitzerako.

Prezio murrizpenak edo salbuespenak izateko eskubidea baliatzeko, beharrezkoa da ikasleak matrikula egiteko epearen barruan betetzea eta egiaztatzea horretarako baldintzak.

Matrikula ordaintzeko erak:

  • Ikasleak unibertsitateari kontu zenbaki bat eman eta ordainketa horra helbideratzea.
  • Matrikula egitean jasotako ordainagiri pertsonalizatua erabiltzea.

Hauek dira matrikula ordaintzeko epeak:

  • Lehenengo epea: 2022ko IRAILAREN 16ra arte, 2022ko abuztuaren 31ra arte egindako matrikuletarako. Data horren ondoren egindako matrikuletarako hurrengo hilabeteko lehenengo eguna.
  • Bigarren epea: 2022ko ABENDUAREN 15a.
  • Ukaturako bekak: 2022ko ABENDUAREN 2a baino beranduago ebazten badira, bekaren ebazpen dataren hurrengo hilabeteko lehenengo eguna.

 

Bigarren matrikulaldian eta eskatutako beka ukatzeagatik ordaindu behar denean, matrikula ezin izango da zatika ordaindu.