Breadcrumb

Eduki publikatzailea

"A tiro de piedra de la cárcel". Dokumentalaren aurkezpena

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/07

Irudia

Datorren astelehenean, apirilak 11, Carlos Gil zinemagileak Palestinan grabatutako "A tiro de piedra de la cárcel" dokumentalaren aurkezpena egingo du Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan. Lehendabizi, pelikula proiektatuko da eta ondoren, pelikualren sortze-prozesuaren inguruan hitz egingo dugu. Ekimen hau "Guión II: Programas de no ficción – Gidoia II: Ez-fikziozko Programak" irakasgaien barruan kokatzen bada ere, interesa izan dezakeen edonorentzat ere bada. Hortaz, gonbidatuta zaudete!

Hizlaria: Carlos Gil
Dokumentala: A tiro de piedra de la cárcel
Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa
Ordua: 9:30-12:00
Web orria: http://www.astonesthrowfromprison.com/
Trailerra: https://vimeo.com/79281087

Sinopsia: Palestinako lurralde okupatuetan haztea ez da erraza. Eskolara zoazenean, amak ezin du seguru jakin noiz itzuliko zaren. Baliteke gaur arratsaldean, baliteke hemendik urtebetera. Lagunekin egindako paseoak poliziaren galdeketan amai daiteke. Edozein gautan, soldadu talde bat zure etxera joan daiteke eta zu eraman zaitzake, zu, zure anaia, zure aita edo denak, espetxera, zure familiaren aurrean eskuak lotu eta begiak estali ondoren. Ez da beharrezkoa gauza bereziren bat egin izana, han egotea besterik ez, mutiko bat izatea.