Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gizarte Berrikuntzari buruzko 3. Jardunaldia

Gure lurraldea gizarte berrikuntzaren arloan erreferente legez kokatu nahian, Bizkaiko Foru Aldundiak «Bizkaia erreferentzia nodo gizarte-berrikuntzan» urteko jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du. Gizarte-arloan berritzaile diren pertsonak eta erakundeak bilduko ditu jardunaldian, zeinak gure lurraldean gizarte-berrikuntzaren arloko proiektu-esperientziak izan dituzten.