Breadcrumb

Eduki publikatzailea

7. Urbanbat Jaialdiko Programa eta izen-emateak

ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo jaialdiak kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.

Programazioa hiritar guztiei zabaldutako laborategi gisa planteatu dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa, aktibitate formatu ezberdinekin: hitzaldiak, lankidetza tailerrak, ibilbideak, jarduera artistikoak...

 

Azaroak 21-25, Bilbo

Harremanetarako