Eduki publikatzailea

Bziber TikTok lehiaketa

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/24

TikTok sarean oinarritutako Bziber lehiaketa martxan jarriko da Euskal Herri osoan

Gazteen Aste Santuko oporraldia aprobetxatuz, martxoaren 26tik apirilaren 12ra bitartean, Edurne Azkarate aktoreak 4 erronka botako dizkie gazteei Tik Tok sarean burutzeko.

11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Aurreko bi edizioetan ez bezala, oraingoan, Bizkaiko lurraldea gainditu eta lehiaketa euskararen eremu guztira zabalduko da.

Lehiaketari buruzko informazio guztia: http://www.bziber.eus