Breadcrumb

Eduki publikatzailea

El Ministerio del Tiempo: Mi(nis)terios del Montaje

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/13

Irudia

Muntaia, ikus-entzunezkoetan, guztiz aldatu da analogikotik digitalera egindako urratsarekin batera. Konbergentzia digitalak muntaia-behar berriak sortu ditu ikus-entzunezkoetan, eta haren teknika, estetika, eta, bereziki, lan-prozesuak eraldatu ditu. Hala, edizio lanetan dihardutenek etengabe aldatzen ari den sektorearen moduetara moldatu behar izan dute, gaur ezagutza eta gaitasun tekniko-estetiko askotarikoak behar baitira. Zailtasunak zailtasun, izan badira eraldaketa horren lekuko diren telebistagintzako ekoizpen batzuk, azken urteetako krisia ere gainditu dutenak. Apirilaren 20an, edizio-eredu berri horietan trebatutako bi kide datoz beren esperientziaren berri ematera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko ikasleei (UPV/EHU): Laura Montesinos eta Josu Martínez editorak izango ditugu gurean, TVEren El Ministerio del Tiempo telesailaren edizioa nola egiten duten azaltzeko.

 

Noiz: Apirilaren 20an , 10:00etatik 12:00etara

Non:18 ikasgelan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea