Breadcrumb

Eduki publikatzailea

CERTIUNI (BULATS): Hurrengo urtean Erasmus+ egin nahi baduzu, irakurri mezu hau

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/08

Datorren urtean ingeles hizkuntza eskakizuna duen Erasmus+ norako batera joan nahi duzu eta ez daukazu ingeles ziurtagiririk? Hau da zure azken aukera.

16-17 ikasturtean mugikortasun programa batean parte hartzeko, eta egonaldia ingeles hizkuntza eskakizuna duen norakoren batean (Alemania,  Danimarka, Herbehereak, Ingalaterra, Polonia, Suedia, Txekiar Errepublika, Turkia...) gauzatu nahi baduzu, beti bezala, hizkuntza ziurtagiria aurkeztu beharko duzu izen emateko orduan.

Ez baduzu oraindik ziurtagiria atera, eta eskatzen den maila daukazula uste baduzu, BULATS testa egin dezakezu. Unibertsitateak BULATS bitartez egindako probak aintzat hartuko ditu.

BULATS zer den jakiteko irakurri ondorengo esteka:
https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/certiuni

Azaroaren 2an eta 3an Gasteizko  Elurreta Eraikinean ingeles azterketa egingo da eta bertan izena eman dezakezu.

Izena emateko:
https://www.certiuni-crue.org/contents/events/

Ez utzi azken aukera igarotzen!