Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Nazioarteko Mugikortasun Programak 20-21. Fakultateko bilera azaroaren 18 eta 19an

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/12

2020-21 ikasturterako Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programetan izena emateko epea, azaroaren 18tik abenduaren 12ra izango da GAURen bitartez.

Zalantza guztiak argitzeko eta eskaria behar bezala aurkezteko, Fakultateak antolatu dituen informazio-bileretara  joatea gomendatzen dizugu:

Ikus-entzunezko Komunikazioa / Publizitatea eta Harreman Publikoa / Kazetaritza ikasleak:

  • Azaroaren 18an, astelehena, goizeko 10:00etan Fakultateko Auditorioan (gaztelaniaz).
  • Azaroaren 18an, astelehena, eguerdiko 12:00etan Fakultateko Auditorioan (euskaraz).

Soziologia / Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko ikasleak:

  • Azaroaren 19an, asteartea, eguerdiko 12:00etan Fakultateko Auditorioan (ele bitan).

Oso garrantzitsua da Fakultateko Mugikortasun Programak atalean, datorren egunetan, eguneratuko den informazio guztia irakurtzea, baita Nazioarteko Harremanen Bulegoko informazioa ere:

http://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/mugikortasun-programak

http://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/home

(informazioa eguneratzeke)