Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mugikortasun programak: bilera nazioarteko unibertsitateetako arduradunekin

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/16

Ikasle hori,

Datorren urtean Nazioarteko Mugikortasun Programaren batean parte hartzeko eskaera epea azaroaren 28an irekiko da.

Norako kopuru handia egongo da, eta zein norako aukeratzeko zalantzak izango dituzu. Hori dela eta fakultateak STUDY ABROAD FAIR delakoa antolatu du. Bertan hainbat norakoetako koordinatzaileen bisita izango dugu eta zuzenean beraiek azalduko dizuete beraien unibertsitatean ikasle bisitarientzat daukaten eskaintza eta zuon zalantzak argitu ahal izango dituzue.

Zein Unibertsitateetako ordezkariak datoz?

  • Lituania - Vytautas Magnus University
  • Países Bajos - Saxion University of Applied Sciences
  • Países Bajos - Hanze University of Applied Sciences
  • Países Bajos - HU University of Applied Sciences Utrecht
  • Eslovaquia - Pavol Jozef Šafárik University in Košice
  • México - Instituto Tecnológico y de Estudios Superiores de Occidente (ITESO)
  • Kazajstán - KIMEP University

 

NOIZ?
Azaroaren 23an, asteazkena, 12:00etan

NON?
Fakultateko Auditorioan

Unibertsitate edo herrialde horietako batera joatea pentsatzen baduzu, etorri zaitez!