Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 2015eko Jardueren Txostena argitaratu da

Lehenengo argitaratze data: 2016/04/12

Irudia

El País egunkariko Xavier Vidal-Foch kazetaria, Kepa Sojo zinema zuzendaria eta 5 Goya sari irabazita dituen Félix Murcia izan dira, besteak beste, iaz Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta ikasleek antolatutako 80 jardueratan baino gehiagotan parte hartu dutenak.

Txostenak 2015eko nazioarteko biltzarrak, mintegiak eta hitzaldiak bildu ditu. Hainbat lehiaketa ere bildu dira, Zinebi Express laburmetraien lehiaketa eta I Fashion Films Lehiaketa, esaterako, Fakultateko ikasleek saria lortu zuten eta.