Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, "3R Unibertsitate Programa" berria abiarazi du

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/15

Helburua enplegagarritasuna sustatzea da, UPV/EHUn  (Gradua/Masterra) titulua duten 75 pertsonari laguntza aktiboa emanez

Hauek dira eskatzen diren baldintzak:

·         UPV/EHUn eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial bat lortu izana azken hiru ikasturteetan (2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020).

·         Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.

·         Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren enplegu zentroetan egin daiteke Lanbideko alta).

Eskaerak aurkezteko azken eguna: abenduak 21

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/programa-3r-universidades

Kontaktua: enplegubizkaia@ehu.eus     TLF: 94 601 79 73 / 94 601 36 81