Ekintzailetza Bekak

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/09

“Gazte ekintzailetza” izeneko programa argitaratu zen. Programa horren helburua da 45 proiektu ekintzaileei laguntza ematea.

Parte hartu ahal izango dute programan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek baldin eta azken hiru ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 edo 2018/2019) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2019/2020  ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Hautatuko diren proiektuetako ikasle edo titulatuek 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute, PFGZri dagokion ordainketaren zenbatekoa kenduko zaiolarik.

Deialdi hau UPV/EHUren Praktikak eta Enplegua atarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskariak aurkezteko epea, eta 2019ko irailaren 20an 16:30etan amaituko.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/gazte-ekintzailetza-bekak