Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien 3. edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/27

Lehiaketa honetan, 5 ekimen berritzaileak, inpaktu soziala dutenak, bultzatu gura ditugu; 16 eta 30 urte arteko gazteen parte-hartze eta ekintza boluntarioak sustatzen dituzten ekimenak, hain zuzen ere.

Ideiak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 6ko 23:59etan bukatzen da, oinarrietan jasotakoarekin bat. Zuen proiektua aurkezteko garaiz zabiltzate, bilbaogazte webgunean dagoen dokumentua bete eta balioakmartxan@bilbao.eus helbide elektronikora bidaliz.