BUDDY: atzerriko ikasleei laguntzeko egitasmoa

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/16

Datorren ikasturtean datozen ikasle bisitariei harrera egiteko asmoarekin, Buddy deialdia abian dela jakinarazi nahi dizuegu.

GKZ Buddy programaren helburua gure fakultatera datozen nazioarteko ikasle bisitariak (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) laguntzea da.

Buddy bat gure unibertsitateko ikasle bat da, esperientziagatik, ekimen pertsonalagatik edo adiskidetasunagatik, hirian eta campusean etorri berri diren bisitariei orientatzen laguntzeko prest dagoena.

Gainera, etorkizunean mugikortasun programaren batean (Erasmus+, Latinoamerika edo  Beste Norakoak) parte hartzeko asmoa duten ikasleentzat hainbat onura ditu buddy izateak.

Izen emateko irakurri ondorengo orria eta bertan eman izena: http://www.ehu.eus/eu/web/gkz-csc/buddy

Maiatzaren amaieran edo ekainean, izen eman duzuen guztiekin, bilera bat izango dugu eta azalpen gehiago emango dira.

Anima zaitez bat izatera!

 

PD: aurretik buddy izan bazara ere, errepikatu dezakezu.