Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Saria

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/29

Deialdia nork egiten duen

Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin lankidetzan.

Nork parte har dezakeen

Soziologiako Graduan eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduan matrikulatuta dauden ikasleek, 2018/2019 ikasturtean GRALa (euskaraz/ gazteleraz) aurkeztu eta gutxienez, bederatziko (9) kalifikazioa lortu badute.

Prozedura

Epaimahai misto bat eratuko da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eta Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko kide hauek osatutakoa:

  • JONATAN GARCÍA RABADÁN
  • MATXALEN LEGARRETA
  • GORKA MORENO
  • AINHOA NOVO
  • GORKA URRUTIA
  • ORDEZKOAK: IRAIDE FERNÁNDEZ, PATRICIA CAMPELO.

Epaimahaiak gaiaren interesa eta gai horrek komunitate zientifikoari eta gizarteari egindako ekarpena baloratuko ditu, ,baita ere ikerlanak erakusten duen zehaztasun metodologikoa.

Sarira aurkezteko, ikasleek inskripzioa bete beharko dute, eta inskripzio betea eta GRALa (PDF formatuan)  bidali beharko diote hurrengo emaiari: avsp@avsp.eus (GAIA: Soziologia eta Politika Zientziako GRALen II. Saria)

Epeak

Izena emateko eta GRALa bidaltzeko azken egun eta ordua: 2019ko urriaren 14eko 24:00ak.

Epaimahaiak erabakia hartu eta sariaren berri emateko azken eguna: 2019ko abenduaren 9a.

Zehazteke: saria ekitaldi publiko batean emateko eguna.

Saria

Saria irabazten duen GRALaren egileak honako hauek lortuko ditu:

  • Ekitaldi publiko batean emandako diploma.
  • Sariaren hedapena AVSP/ESZPEko komunikazioa sareetan (Newsletter, WEB…)

  • GRALa ISBNArekin argitaratzea (Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkarteko argitalpen elektronikoa).
  • Urtebeteko doako harpidetza Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartean.
  • Paper eta liburutarako 200 euroko PENTERen bonua (leioa).