Udako Ikastaroak :: Komunikabideak. "Komunikazioa Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea"

Noiz eta non

2019/06/12

Deskribapena

Ikastaroan egungo ekosistema mediatikoan euskarazko eskaintzak parean dituen aukerak zeintzuk diren mahaigaineratuko dira, baita horiek bizi dituzten erronkak aztertu eta aurre egiteko bideak proposatu ere. Inoiz baino euskal hiztun gehiago ditugu gaur egun Euskal Herrian, eta nahi izatera, digitalizazioaren eskutik, mundu zabalera ere zabal daitezke euskarazko komunikazio-produktuak. Joko-zelai honen baitan, zertan ari gara? Zertan ari beharko ginateke?

Ikastaro hau UEUk eta Behategiak elkarlanean antolatu dute.

 

Hasiera-data: 2019(e)ko uztailaren 8a
Amaiera-data: 2019(e)ko uztailaren 9a
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Nola heldu:http://www.tagzania.com/pt/markeskua-jauregia-eibar-1/
Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-13:00/15:00-17:00

Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 12.00 ordu
Matrikula-prezioak: Orokorra: 84,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 75,60 €. Bazkideak: 63,00 €
Matrikula-epearen hasiera: 2019(e)ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019(e)ko uztailaren 1a