Batzorde Iraunkorraren Erabakiak

2013-07-10

2013ko uztailaren 10ean egin den bileran Fakultateko Batzorde Iraunkorrak honako erabaki hauek hartu ditu:

  1. 2013/2014 ikasturterako Akademi Gestiorako egutegia onartu dute.
  2. Soziologia Graduko irakasgaien lauhilekoz aldatzeko proposamena onartu dute.
  3. Ekipamendu-protokoloa onartu dute.
  4. Gradu Amaierako Lanaren Arautegia onartu dute.
  5. Graduko eta kurtsoko koordinatzaileak izendatu dituzte.
  6. Doktoretza Programentzako instalazioak erabiltzeko aurkeztu diren baimen eskeak onartu dituzte.
  7. Aurkeztu diren irakasleen plazak onartu dituzte

2013-12-11

Abenduaren 11ean egin den bileran Fakultateko Batzorde Iraunkorrak honako erabaki hauek hartu ditu:

  1. Titulazioen jarraipen txostena onartu da
  2. Aurkeztu diren irakasleen plazak onartu dituzte

2014-06-16

Ekainaren 16an egin den bileran Fakultateko Batzorde Iraunkorrak honako erabaki hauek hartu ditu:

  1. 2014/2015eko Eskola Egutegirako proposamena eta Ikastegiko Jai Egunerako proposamena onartzea.
  2. 2014/2015eko Akademi Kudeaketa Egutegirako proposamena onartzea.
  3. 2014/2015eko Azterketa Egutegirako proposamena onartzea.
  4. Aurkeztu den irakasgai bat lauhilekoz aldatzeko proposamena onartzea.
  5. GALaren araudia gaurkotzea onartzea.
  6. Aurkeztu diren irakasleen plazak onartzea.

 

2014-12-11

2014ko abenduaren 11n egin den Batzorde Iraunkorrena hartutako erabakiak:

  1. Titulazioen jarraipen txostenak onartu dituzte.
  2. Aurkeztu diren irakasle-plazen eskariak onartu dituzte.

 

2015-05-06

2015eko maiatzaren 6an egin den saioan, Batzorde Iraunkorrak honako erabakiak hartu ditu:

  1. 2015/16 eskola egutegia onartu dute
  2. 2015/16 azterketa egutegia onartu dute
  3. 2015/16 kudeaketa egutegia onartu dute
  4. Irakaskuntza taldeei atxikitzeko irizpidea onartu dute
  5. Gradu Amaierako Lanaren arautegiaren aldaketak onartu dituzte
  6. Aurkeztu den azpiegituren erabilerarako baimena onartu dute
  7. Aurkeztu diren irakasle-plazak onartu dituzte

2016-01-14

  1. 2015eko maiatzaren 6ko aipatutako Batzordearen bileraren akta baiespenaren bidez onartzea.
  2. Kudeaketa txostena baiespenaren bidez onartzea.
  3. Fakultateko titulazioen jarraipen txostenak baiespenaren bidez onartzea.
  4. Titulazioen plazen muga proposamena onartzea, hau izango da:
    • Kazetaritza: 210
    • Ikus-entzunezko Komunikazioa: 75
    • Publizitate eta Harreman Publikoak: 125
    • Soziologia: 80
    • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa: 80.
  5. Ikastegiak abala ematea Espainiar italianista elkartearen XVI Nazioarteko Kongresuak Bizkaia Aretoa erabiltzeko eskaeri.
  6. Hurrengoan aipatzen diren irakaslego plazei buruzko hainbat jardueren eskaerak onartzea.
    1. PLAZEN ALDI BATERAKO ESTALDURAREN PROPOSAMENAK:
      • Soziologia II sailaren aldetik: 5 proposamen.
      • Kazetaritza sailaren aldetik: 3 proposamen.
      • Kazetaritza II sailaren aldetik: proposamen 1.
      • Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailaren aldetik: 2 proposamen.
    2. PLZ-en ALDAKETEN PROPOSAMENAK:
      • Historia Garaikidea sailaren aldetik: 2 proposamen.
      • Kazetaritza sailaren aldetik: 3 proposamen.
    3. BETE GABEKO PLAZEN ESTALDURAREN PROPOSAMENA DENBORALDIRAKO KONTRATATUTA IRAKASLE GISAZ:
      • Historia Garaikidea sailaren aldetik: proposamen 1.
    4. CATEDRA BERRIREN-HORNIDURAREN DEIALDIKO PROPOSAMENA:
      • Kazetaritza saliaren aldetik: proposamen 1.

 

2016-06-03

  1. 2016ko urtarrilaren 14ko Batzorde Iraunkorraren azken bileraren akta onartzea.
  2. 2016/2017 eskola egutegia onartzea.
  3. 2016/2017 akademia-gestiorako egutegia onartzea.
  4. 2016/2017 azterketa egutegia onartzea.
  5. 2016/2017 GRAL eskaintza onartzea.
  6. Zientzia  Politikoa eta Administrazioaren  sailari ondorengo  mintegiak  emateko Fakultateko azpiegituren erabilerarako baimena ematea:
    • Lehen mailako  Zientzia Politikoa  eta Soziologiako  ikasleei  zuzenduriko trebakuntza mintegi osagarria Zientzia Politikoa.eta Administrazioan.
    • Bigarren   mailako   Zientzia   Politikoko   ikasleei   zuzenduriko  trebakuntza  mintegi osagarria Teoria Politikoan.
  7.   Ondorengo LPZren aldaketen eskarien alde informatzea:
    • Historia Garaikidea saila: 1, I.VtiUk ra aldaketa.
    • Soziologia II saila: 3, Irak. Elkartu elebidunetik (3 ordu) ingeles Irak. Elkatura  (4 ordu); Irak. Elkartu elebidunetik (6 ordu) Irak. Elkartu elebidunera (4 ordu) eta Irak. Elkartu elebidunetik (3 ordu) Irak. Elkartu elebidunera (4 ordu).

2016-10-27

1.- Erabaki da zer batxilergo motak ahalbidetzen duten fakultateko titulazioetara sartzea.


2.- Erabaki da zer irakasgaik duten balio bikoitza, unibertsitatera sartzeko probetan, fakultateak eskainitako graduak egiteko.


3.- Bidaltzea UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari 1. eta 2. puntuak.


4.- Batzorde Iraunkorraren abala, Bizkaia Aretoa erabiltzeko, "II Foro Dcom: comunicación interna de la empresa" egiteari begira.


5.- Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea:

  • A) Lau plaza behin-behinekoz betetzeko (9. eranskina), Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailak egindako eskaera.
  • B) Bi plaza behin-behinekoz betetzeko (9. eranskina), Kazetaritza Sailak egindako eskaera.
  • C) Plaza bat behin-behinekoz betetzeko (9. eranskina), Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak egindako eskaera.

2017-07-21

  1.  Fakultateko Batzorde Iraunkorrak 2016ko urriaren 27an egindako bileraren akta onartu.
  2.  2017/18 ikasturteko eleaniztasun eskaintza onartu.
  3. Ikertaldeentzako espazioen protokoloa onartu.
  4. Onartu 5.  puntu  berria gehitzea -ekipoen  ebasketa-  ikus-entzunezko ekipamendua  egoki   erabili  eta   horretarako  baimena  tramitatzeko protokoloari.
  5. Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea:
    • Lanpostu Zerrenda aldatzeko zortzi proposamen (11. eranskina):
      • 5 Ikus-entzunezko Komunikazio Sailak proposatuta.
      • Ekonomia Aplikatua 1Sailak proposatuta.
    • Plaza aldi baterako betetzeko lau proposamen (9. eranskin):
      • Plaza 1, Ikus-entzunezko Komunikazio Sailarena.
      • Plaza  1, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia Sailarena.
      • Plaza 1, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailarena.
      • Plaza  1,  Konstituzio  Zuzenbidea  eta   Gizarte  eta   Politika Pentsamenduaren eta Mugimenduen Historia Sailarena.

2018-07-19

  1. Gradu Amaierako Lana (GRAL) egin eta defendatzeari buruzko arautegiko 3.2 artikuluan txertatzea adierazpen hau: “arduraldi osoa”.

    Soziologia eta Zientzia Politiko eta Kudeaketa Publikoetako GRALen irakaskuntza giden aldaketei dagokienez, 6.1 artikuluko in fine zatian hau gehitzen da: “Informazio hori ematean iturrien anonimotasuna bermatuko da eta ikerkuntza zientifikoaren irizpide etikoak errespetatuko dira.”

    Hauek dira aldaketak komunikazioko graduetako irakaskuntza giden kasuan:

    - 6.2 artikuluko lehen paragrafoan zati bat aldatu eta hau jarri da: “estandarizatutako estiloak, esaterako APA, UNE, Harvard”.
    - 6.2 artikuluko lehen paragrafoko in fine zatian hau erantsi da: “edo fakultatean egindako Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Bibliografia eta Aipuak Txertatzeko Moduari Buruzko Gidaliburua”.
    - 6.2 artikuluko bigarren paragrafoko in fine zatian hau erantsi da: “Ikasleak jakin behar du fakultateko irakasleek eskura dituztela plagioari aurre egiteko eta detektatzeko tresnak, bai tutoretza prozesuan zehar bai ikasleak GRALa bukatu eta aurkezten den unean.”
    - Atal hau gehitu da: “6.3 alderdi etikoak: Ikerketaren etikari dagokionean eta lanaren izaera horrela eskatzen badu, UPV- EHUko Gizakiekin ikerketarako Etika Batzordeak zehaztutako irizpideak eta aholkuak izango dira kontuan. (TFG_Informe CEISH 2014).”

  2. Epaimahai Bereziari bidaltzea proposatzen den aldaketa, berriro prestatzeko irizpide objektiboago batzuk erabilita.
  3. Bizkaia Aretoko lokalak uzteko eskaeren alde agertzea, lokal horiek eskatu baitira Zientzia, Teknologia eta Generoaren Iberoamerikako XII. Kongresua 2018ko uztailean eta “Sociedad Española de Periodística”ren 2019ko maiatzeko Biltzarra egiteko.
  4. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak aldi baterako irakasle
    kontratatu gisa plaza hutsak betetzeko proposamenaren alde agertzea (8.
    Eranskina).

    Halaber, ontzat eman da Miguel Saralegui doktorea irakasle bisitari gisa sartzea, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak hala eskatuta.

2019-03-07

  1. Fakultateko Batzarreko Batzorde Iraunkorrak 2018ko uztailaren 19an egindako bileraren akta onartu da.
  2. Fakultateko bost titulazioetako jarraipen txostenak onartu dira.
  3. Ikastegiko kudeaketa txostena onetsi da.
  4. Ikastegiko 2016ko maiatzaren 16ko ebaluazio berezirako irizpideei aldaketarik gabe eutsi zaie.
  5. Ontzat jo dira nazioarteko mugikortasunerako fakultateko baldintzak eta mugak.
  6. Ikastegiko masterretako datorren ikasturteko plaza mugaren proposamena onartu da.
  7. Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari irakats azpiegiturak eskatzeko egindako eskaera onetsi da.
  8. Bizkaia Aretoko azpiegituren erabilera babestea biltzar hauek egiteko: “Tradizioa eta abangoardia. Sexologia sustantiboa Zientzia Politikoarekin elkarrizketan” eta  “V jornadas de Investigación performativa. Prácticas escénicas y reconstrucción del espacio público”.
  9. Irakasle plaza hauek eskatzearen alde agertzea erabaki da:
    1. Ramón Zallo Elguezabali emeritu kategoria emateko eskaera.
    2. Soziologia eta Gizarte Langintza Saila: 2 eranskin 11 (lanpostu zerrendaren aldaketa).