Auditorioa

Auditorioa: kontsultatu eskolen ordutegia.

Tokia: 135 pertsona

Ordutegia: 09:30-19:00

Erabilera

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleek, ikasleen elkarteek edo taldeek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek eskubidea dute Auditorioa erabiltzeko ekitaldi akademiko eta unibertsitarioetarako, baina lehenago baimena eskatu beharko diote dekanoari.

  • Eskariak 48 orduko gutxieneko aurrerapenarekin egin behar dira.
  • Erreserbak bakarrik balioko du eskatu den egunerako. Ezin izango da data aldatu eskari berria egin barik.
  • Auditorioan egiten diren jardueretarako zerbitzu teknikoa goizeko 9:30ean hasiko da.
  • Egun bererako eskari bat baino gehiago egonez gero, hau izango da lehentasunen hurrenkera:
    • Oposizioak
    • Doktorego tesien defentsa
    • Fakultateko Batzarra
    • Sailen proposamenak
    • Irakasleen proposamenak
    • AZPkoen bilerak
    • Ikasleen elkarte edo taldeek antolatutako ekitaldiak

UPV/EHUko beste instantzia batzuek antolatutako ekitaldiak

Lehentasun hauek aplikatuta eskariren bat baztertuko balitz, beste egun baterako erreserbatuko zaio aretoa eskatzaileari, berak nahi duen egunean.

Eskari bat baino gehiago egun bererako izanez gero, eta ezinezkoa bada hurrenkera hori aplikatzea, lehentasuna izango du lehen aurkezten den eskariak, eta besteak egunez aldatu beharko dira.

Fakultateko zuzendaritzak eskubidea dauka erreserbak aldatzeko, ezustean sortutako premia edo lehentasunak direla eta.

Eskaerak

Irakasleak

Espazioen erreserba egin LDAParen gakoa dela medio (https://lgpx09.lg.ehu.es/suscripcion.nsf/f_suscr_reserva_EU)

Ikasleak

Bi bide daude:

  1. Ikasleak eskaera orria bete beharko du eta eskaneatutako NANaren irudi batekin batera, postaz bidaliko dio irakasle edo Fakultateko ikasle elkarteren bati eskaria abalatu dezan. Dokumentua jaitsi (doc, 116 KB) .Irakasleak eta elkarteak berriz, eskaera bidaliko du gkz.gelak@ehu.es helbidera.
  2. Eskaria irakasle baten bitartez kudeatu daiteke, espazioen erreserba dela medio.(https://lgpx09.lg.ehu.es/suscripcion.nsf/f_suscr_reserva_EU)

Azpiegiturak eta zerbitzuak:

  • Megafonia
    • 5 mikrofono hizlariaren mahaian.
    • 2 Haririk gabeko  mikrofono eta diadema-mikrofono bat .
  • Aldi bereko interpretazio-sistema. (56 pertsona) 
  • DVD eta Blue-ray erreproduzigailuak.
  • Interneteko konexioa:
    • Txosten mahaian internetekiko konexioa kable bidez.
    • WIFI konexio bat behar izanez gero ekitaldian erabiltzeko, eskatzaileak kontu kolektibo bat sortu beharko du sartzeko: https://www.ehu.eus/wguest (AZP edo II ohiko kredentzialen bitartez balidatuta (LDAP))
  • PC eta Mac eramangarriak konektatzeko baliabideak (Mac erabiltzaileek VGA moldagailua ekarri beharko dute, modeloaren arabera).
  • HDko proiektagailua.
  • Audiofonoak edo/eta inplante koklearrak dituen entzumen urritasuna duten pertsonak: indukzio magnetiko bi lazo errazten dizkizu. Indukzio magnetiko lazoak dituzten zentroak kontsultatu.

Ekitaldiak grabatzeko zerbitzuak:

Grabazioek lekukotasun-izaera izango dute, ekitaldia erregistraturik gera dadin.

  • audio-grabazioa
  • itzulpena egiteko erabiltzen duten kamerako irudia grabatzea
  • Oharra: Langile-eza dela eta, antolatzaileek egingo dute ekitaldiaren kalitate handieneko grabazioa.