Ikasgelak

Ikasgela kopurua: 36

Kokapena:

0. solairua.  Ikasgela 0. Ikasgelaren kokapen planoa ikusi.

1. solairua. Ikasgelak: 1-43.  Ikasgelen kokapen planoa ikusi.

3. solairua. Ikasgelak: 44-45. Ikasgelen kokapen planoa ikusi.

Ekipamendu teknikoa:

Ikasgelek ondorengo ekipamendua izango dute:

  • Gainean arkatz markatzailearekin idatzi ahal izateko arbel zuria
  • Bideo-proiektagailua (kanoia)
  • Anplifikadorea + bozgorailuak
  • Hari gabeko mikrofonoa (ikasgela handietan bakarrik)
  • Interneterako konexioa eta DVD erreproduzitzailea dituen ordenagailua + hari gabeko teklatua eta sagua
  • Ordenagailu eramangarrietarako audio eta bideo konexioak (Mac ordenagailuetarako beharrezkoa da VGA egokigailua)

* Ikasgeletan ezin da VHS bideorik ikusi; beharrezkoa izanez gero, Multimedia teknikariei eskatu beharko zaie DVD formatura bihurtzea.

Ordenagailurako softwarea:

Ikasgeletako ekipoen erabilera:

Ikasgelako okupazioa ikusi

 Ikasgela erabiltzeko eskaera :

Irakasleak:

  • Eskatzailearen izen-abizenak dagokion lekuan idatzi eta eskaera gkz.gelak@ehu.es, helbidera bidali.

Ikasleak:

Bileretarako edo beste zernahitarako ikasgela bat eskatu nahi duten ikasleek honako hau egin behar dute:

  1. Erantsitako dokumentua deskargatu eta eskatzen zaizkien datuak bete (erabiltzaileen beharrei buruzkoak, etab.). Dokumentua jaitsi. (doc, 85 KB)
  2. Eskatzailearen izen-abizenak eta telefonoa dagokion lekuan idatzi eta eskaera gkz.gelak@ehu.es, helbidera bidali.
  3. Eskatzaileek erantzuna jasoko dute. Gelarik erabiltzeko moduan ez badago, alternatibaren bat eskainiko zaie.  
  4. Eskaera egin duen ikasleak, erreserba berrestean, unibertsitateko txartela edo NAN agiria aurkeztu behar du. Bi modu daude horretarako:
    • Eskatzaileak txartel edo agiri hori eskaneatu eta gkz.gelak@ehu.es  helbidera bidaltzea.
    • Dokumentu hori Dekanotzako idazkaritzan uztea (bigarren solairuan, ikasleen idazkaritzaren gainean), idazkaritza horretako langileek eskaneatu dezaten. Harremanetarako telefonoak: 94 601 51 65 / 94 601 34 63. Ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00-13:00 / 15:00-16:30. Ostiraletan: 9:00-13:00