Jantokia

Erabilera: irakasleek eta ikerlariek, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta zentroko ikasleek.

Kokapena: 0. solairua. Jantokiaren kokapen planoa ikusi. (pdf, 76,3 Kb)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 16:00etara.

Erabiltzeko arauak:

  • Jantokira sartu ahal izateko UPV/EHUko unibertsitateko txartela behar da.
  • Espazioa bi gunetan dago bereizita: Gune bat irakasleentzat, ikerlarientzat eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta beste gune bat ikasleentzat.
  • Jantokian ezingo da janaririk, ontzirik edo beste objektu pertsonalik gorde.
  • Ezin da erre.

Inork instalazioak gaizki erabiliz gero, ikasturte osoan jantokia ez erabiltzeko zigorra jasoko du. Horrez gain, inork ekipamenduan berariaz kalterik eraginez gero, sortutako kaltea konpondu egin beharko du horretarako kostuak bere gain hartuz.

Aipatutako neurriez gain, finkatuko den prozeduraren arabera aginte eskudunek bestelako zigorrak ezarri ahalko dituzte.

Irudiak