Ekoscan: Ingurumena hobetzeko plana

INGURUMENA HOBETZEKO PLAN batean lanean ari gara. Plan hori, funtsean, honetan datza: ingurumenarekin solidarioagoak diren zenbait jardunbide egitea lan- eta ikasketa-ingurunean.

Papera eta plastikoa

Gure xede nagusia da paperaren erabilera hobea egitea, kontsumoa murriztuz eta paper-hondakin gutxiago sortuz. Horrez gain, plastiko-hondakinak murriztu nahi ditugu, eta birziklatze-tasa handitu nahi dugu. 

Horretarako, zenbait ekimen jarriko ditugu martxan, eta, ekimen horien artean, hauek nabarmendu behar dira:

  • Paper zuriaren ordez paper birziklatua eta klororik gabea erabiltzea .
  • Dekanotzan eta idazkaritzan paperezko eskuoihalen ordez lehorgailu elektrikoak instalatzea.
  • Dekanotzako, idazkaritzako, atezaintzako eta multimedia geletako inprimagailuen konfigurazioan kopiak bi aldeetatik eta zuri beltzean inprimatzeko aukera lehenestea. .
  • Kopiak inprimatzeko esparru komunetan erretiluak jartzea, erabilitako papera jasotzeko.
  • Ura hartzeko edalontziak kentzea.
  • Edariak erosteko makinetan "edalontzirik gabe" aukera konfiguratzea.
  • Fakultateko irakasle eta ikertzaileei zein administrazio eta zerbitzuetako langileei kikara bat oparitzea, plastikozko edalontzirik erabil ez dezaten. .
  • Plastiko, papera eta hondakin orokorrak bereizteko edukiontziak jartzea.

Ingurumenarekiko konmpromisoa ikusi. (pdf, 700 Kb)

Lortutako ingurumen hobekuntza

Horri buruzko informazioa eman dizugu, ohitura berri horiek gurekin konpartitu ahal izateko.

Energia elektrikoa

Ikasturte akademiko honi begira, gure helburu nagusiak dira energia elektriko gutxiago kontsumitzea, paperaren kontsumoa murrizten jarraitzea, birziklatze eta banatze tasak handitzen segitzea, eta ikastegiko kideak garapen jasangarriaren inguruan sentsibilizatzea.

Horretarako, neurri batzuk hartuko ditugu:

  • Fakultateko argiztapena aztertu, eta energia elektrikoaren kontsumoa aurrezteko egin daitezkeen ekintza desberdinak aztertzea.
  • Hondakinak eta erabilitako pilak jasotzeko puntu berriak ipintzea, kargatzeko pilak erabiltzea, paper birziklatua erabiltzea azterketetan…
  • Sentsibilizazioarekin jarraitzea: energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko aholkuak banatzea.

Horri buruzko informazioa eman dizugu, ohitura berri horiek gurekin konpartitu ahal izateko:

Gkz berdea: hiru hilez behingo aldizkaria

Kontaktua

Iradokizun, ideia edo proposamenen bat baldin badaukazu, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide elektroniko honetara zuzenduta: gkz.ekoscan@ehu.eus

Plastikozko hondakinak gutxitu, erabili zeure katilua!

Kafe-makinetan "edalontzirik gabeko aukera" nola erabili

  1. Sartu kikara
  2. Sartu txanponak
  3. Sakatu "edalontzirik gabeko aukeraketa" botoia
  4. Egiaztatu pantailan "edalontzirik gabe" dakarrela
  5. Hautatu edaria


Eskerrik asko plastiko-hondakinik ez sortzeagatik.

Plastiko, papera eta hondakin orokorrak bereizteko edukiontziak erabili.