Gesell Lab

Gesell laborategia talde dinamikak behatzeko kamera bat da; horrez gain, bertatik behatzen dira elkarrekintzak eta pertsonen arteko harremanak, talde eztabaidak, elkarrizketak, etab. Bi espazio ditu: jarduera garatzeko prestatu dena, alde batetik, eta bestetik, behatzeko espazioa; alde bakarreko ikuspegia duen beira batek bereizten ditu. Bertan egiten diren saioak grabatu ahal izateko audio eta bideo teknologiak ditu.

Erabilera: Erabilera nagusiak zuzeneko behaketa eta elkarrekintzen ebaluazioak dira, baina horrez gain, laborategia esperimentu ikerketarako edo kualitate teknikak garatzeko erabil daiteke (elkarrizketak, talde eztabaidak, etab.), eta, jakina, baita talde dinamikak eta ikerketa teknikak irakasteko ere.

Kokapena: 3. solairuan. Gesell laborategiaren kokapen planoa ikusi.(pdf, 76,3 Kb)

Behaketa espazioa:
14 pertsonentzako tokia.

Jarduerarako espazioa:
Jarduera gorabehera, 15/20 pertsonentzako tokia.

Gesell lab okupazioa ikusi.

Gesell lab erabiltzeko eskaera:

Irakasleak:

Eskatzailearen izen-abizenak dagokion lekuan idatzi eta eskaera gkz.gelak@ehu.es, helbidera bidali.