HIZKUNTZA PLANGINTZA - HIZNET - Unibertsitateko Espezialista

Euskal Herriko Unibertsitateak, Asmoz Fundazioaren laguntzarekin, euskararen normalkuntzan beharrezkoa den ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa lortzeko premiari erantzunez antolatu du ikastaroa.

Horren ondorioz, elkarrekin Hiznet, Hizkuntza Plangintza on line ikastaroaren hemeretzigarren edizioa burutuko dute.

  • Ikastaroak metodologia malguari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa tartekatuz.
  • Egitarauak Soziolinguistikako arlo desberdinei erantzuten die.
  • Izen-emate epea 2019ko urriak 18 arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
  • Iraupena: 2019ko azaroaren 8tik 2020eko uztailaren 24era.

Informazioa eta izen-ematea:
Tel: 943 21 23 69
http://hiznet.asmoz.org/
hiznet@asmoz.org

Informaziorako gida laburra:

Hiznet Hizkuntza Plangintza Ikastaroa Unibertsitateko Espezialista

Graduondokoa egiten duten ikasleek egitarauan eskaintzen diren 35,5 kreditutatik gutxienez 31 ECTS kreditu aukeratu behar dituzte, horietatik 20,8 kreditu derrigorrezkoak dira. Derrigorrezko kredituen artean, Sakontze Egitasmoa dago; ikasturte osoan zehar lantzen joan behar den ikerketa-lana. Webgunean argitaratzen diren lan guztiak HABE Liburutegiak katalogatu egingo ditu eta testu osorako lotura eskainiko du. Aurrez aurreko 4 saio ere baditu ikastaroak; Donostiako EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean ostiral arratsaldetan emango direnak; 16:30etatik 20:00etara.

Patxi Juaristi patxi.juaristi@ehu.eus