Gradu Amaierako Lana (GRAL)

Gradu Amaierako Lanean, jatorrizko proiektu, memoria edo azterlan bat gauzatu beharko du ikasle bakoitzak banakako jardunean, zuzendari baten edo gehiagoren gainbegiratze-lanarekin. Lan horretan txertatu eta garatu beharko dira, hain zuzen, Graduko ikaskuntza-prozesuan zehar jasotako prestakuntza-edukiak, gaitasunak eta trebetasunak.

Gradu Amaierako Lana kudeatzeko eman beharrezko pausuak
DERRIGORREZKO PAUSUAK PLATAFORMA AURRE-BALDINTZAK EPEAK
MATRIKULA GAUR

Gradua amaitzeko irakasgai guztiak matrikulatuta izatean
AUTOMATRIKULAn egin daiteke

Balditza bete eta gero edozein momentutan
GAIA ETA ZUZENDARIA ESLEITZEA GAUR 150 kreditu gaindituak 1. txanda:    Urriak 5-16
2. txanda:   Azaroak 9-13
DEFENTSA ESKAERA GAUR GRALa bukatuta eta Zuzendariak berrikusita duenean

Deialdia / Azken eguna
OTSAILA:   Otsailak 15
EKAINA:      Ekainak 1
IRAILA:        Irailak 7

GORDAILUA ADDI Defentsa eskaera egin eta gero Deialdia / Azken eguna
OTSAILA:   Otsailak 22
EKAINA:      Ekainak 6
IRAILA:        Irailak 14

 

Ohiko galderak

Arautegia

 

GRALren gai eskaintza:

 

      Azaroaren gai eskaintza:

 

Irakaskuntza-gidak

 

GRALaren idazkera, arauak eta ereduak

  • Estilo eta idazkera arauak
  • Azal eta GRAL ereduak

 

GRAL egutegia eta ikastaroa

Inprimakiak eta Gidak

GRALen esleipen, lanketa eta defentsarako oinarrizko gida

1. 2015/2016 ikasturteko matrikula

  • Data:  2015ko uztailaren 27tik 30era (biak barne).
  • Lekua: GAURen bitartez edo Zentroan (MM1 gelan).
  • Prozedura:

                    • BERRITUA: GRALren matrikula automatrikula garaian egin daiteke baldin eta gradua amaitzeko falta zaizkizun irakasgai guztiak matrikulatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa automatrikulan GRALa matrikulatzea. Aurrerago, hobekien dagokizunean egin dezakezu (batez ere kredituak baliozkotu nahi badituzu). Era honetan, GRALa matrikulatzeko epea irekia egongo da ikasturte osoan zehar.


2. GRALaren gaiaren eta zuzendariaren esleipena

  • Datak:

                    • Esleipen esakera lehen txanda: 2015ko Urriaren 5tik 16ra (biak barne). Ikasle guztientzat.
                    • Esleipen eskaera bigarren txanda: 2015ko Azaroaren 9tik 13ra (biak barne). Lehen txandan aukeratutako gairik esleitu ezin izan zaien ikasleaentzat edo esleitu zaien gaiari uko egin diotenak.

  • Lekua: GAURen bitartez.
  • Prozedura:

                    • GRALaren lanaren eta zuzendariaren esleipen eskaera egiteko ikasketa-planaren 150 kreditu gaindituta izan behar dira.
                    • Gaiaren aukeraketa: Ikasle bakoitzak, gradu bakoitzerako eskaintzen diren gaien artean, lehentasunaz ordenatutako 99 gai aukera ditzake. Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradurako, Kazetaritza Gradurako eta Publizitatea eta Harreman Publikoko Gradurako ikasleek 50 gai aukeratzea gomendatzen da, gutxienez. Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradurako eta Soziologiako Gradurako 20 gai aukeratzea gomendatzen da gutxienez.
                    • Esleipena: GRAL Batzordeak ikasle bakoitzari lehentasunen arabera aukeratu dituen gai guzietatik batezbesteko nota onenaren arabera dagokion lehen aukera esleituko dio. Esleipen honek bi ikasturterako balioko du.


3. GRAL Lanketa

  • Datak: 2015ko urritik 2016ko maiatzera.
  • Prozedura:

                    • Ikasleak zuzendariarekin adostuko du GRALaren gai zehatza esleituako gaiaren barnean.
                    • GRALaren tutoretzak eta lanketa graduari dagokion Irakaskuntza-gidan azaltzen diren irizpideak jarraituz burutuko dira.


4. GRALaren defensa eskaera

  • Datak: Deialdiaren arabera, begiratu GRAL egutegia 2015/2016.
  • Lekua: GAURen bitartez.
  • Prozedura:

                    • GRALa defendatzeko bi deialdi edukiko ditu ikasleak (ekaina eta iraila).
                    • Karrera amaierako aparteko deialdira aurkeztu ahal izando da ikaslea (otsaila/martxoa), Gradu Ikasketen Gestiorako Arautegian adierazitakoari jarraiki, baldin eta eskatutako baldintzak betezen badit
                    • GRALaren defentsa eskaera zuzendariak lanaren azken bertsioa berrikusia behar duenean egin behar da.


5. GALaren gordailua

  • Datak: Deialdiaren arabera, begiratu GRAL egutegia 2015/2016.
  • Lekua: ADDI
  • Prozedura:

                     • BERRITUA: Matrikula eginda eta GAUR bitartez defentsa eskaera gauzatuta dagoenean, ikasleak lana ADDI plataformara igo behar du.
                     • Lana plataforman zentroko zuzendaritza egutegiak defentsarako aurreikusitako data baino aste bete lehenago egon behar du.


6. GRALaren defentsa

  • Datak: 2015ko otsailean eta 2016eko ekaina eta irailean. Zentroaren zuzendaritzak deialdi bakoitza hasi aurretik GRALen defentsen egutegia argitaratuko du tribunal bakoitzarentzat.
  • Lekua: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.
  • Prozedura:

                     • Ikasleak aurrez aurre defendatu beharko du Gradu Amaierako Lana.
                     • Gradu Amaierako Lanaren defentsak, gehienez ere, 20 minutuko iraupena izango du.
                     • Ikasle bakoitzak bere Gradu Amaierako Lanaren helburuak, metodologia, edukia eta ondorioak aurkeztu beharko ditu. Eta, ondoren, epaimahaiko kideek egin eta eskatu ahal izango dizkioten galdera, azalpen, iruzkin eta iradokizunei erantzungo die.