Egutegiak 2018-2019

Egutegiak 2018-2019

Egutegiak 2018-2019

Gestio akademikorako egutegia, 2018/19. Epeak eta prozedura

1. LEHENENGO MAILATIK GORAKO MAILETAKO MATRIKULA (AUTOMATRIKULA)

Matrikula Leioan egingo da, 2018ko uztailaren 20tik 27ra (biak barne), unibertsitatearen web orrian aurretik emandako hitzorduetan (egun eta ordu jakinetan) – www.ehu.es

2. 2017/2018an MATRIKULATUTA EGON EZ DIREN IKASLEEN MATRIKULA

Fakultateko Idazkaritzan egin beharko dute matrikula 2018ko irailaren 3tik 7ra bitartean (biak barne).

3. LEKU ALDAKETAK

Beste titulazio edo unibertsitate batzuetatik datozen ikasleek espedientea lekuz aldatzeko eskaria eginda eduki beharko dute 2018ko ekainaren 28tik uztailaren 6ra, (biak barne), fakultateko Idazkaritzan idatzia aurkezturik. Eskaria onartzen bazaie, matrikula egin ahal izango dute 2018ko irailaren 3tik 7ra.

4. TALDE ALDAKETAK

Maila/titulazio beraren barruan taldez aldatzeko eskariak 2018ko irailaren 3etik 7ra aurkez daitezke fakultateko Idazkaritzan. Eskarien ebazpena fakultateko iragarki oholetan argitaratuko da 2018ko irailaren 12an.

5. MATRIKULA ALDAKETAK

Ikasturte osorako (1. eta 2. Lauhilekoa) matrikularen aldaketa eskaera 2018ko irailaren 3etik 7ra egin daiteke. Irakaskuntza taldea ixten duten hautazko irakasgaien matrikula ez da inola ere ez aldatuko.

6. BIGARREN MATRIKULALDIA

Bigarren matrikulaldi bat dago bigarren lauhilekokoak diren adarraren oinarrizko, nahitaezko eta hautazkoetarako. Hautazko irakasgaietan plazarik geratzen bada baino ez dira onartuko eskariak. Irakasgai hauetako matrikula Fakultateko Idazkaritzan egin behar da 2019ko urtarrilaren 28etik 31ra (biak barne). Epe honetan ez da onartuko aldaketarik matrikulan, zabaltzea baino ez.

7. GRALaren MATRIKULA ETA ESLEIPENA

2018/19 ikasturterako GRALaren matrikula, automatrikula garaian egin daiteke baldin eta gradua amaitzeko falta zaizkizun irakasgai guztiak matrikulatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa automatrikulan GRALa matrikulatzea. Aurrerago, hobekien dagokizunean egin dezakezu (batez ere kredituak baliozkotu nahi badituzu). Era honetan, GRALa matrikulatzeko epea irekia egongo da ikasturte osoan zehar, 2019ko ekainaren 28ra arte.
GRALaren gaiaren eta zuzendariaren esleipen eskaera egiteko lehengo txanda 2018ko urriaren 8tik 19ra egingo da. Lana esleitu ez zaien ikasleek edo esleitutako lanari uko egin dioten ikasleek esleipen eskaera egiteko bigarren txanda izango dute, 2018ko azaroaren 5etik 9ra.

8. HAUTAZKO KREDITUEN BALIOKIDETZA

Ikasleek ikasturtean zehar praktiken, kirol aktibitatearen eta abarren bitartez hautazko kredituen baliokidetza eska dezakete.

9. BALIOZKOTZEAK

Irakasgaiak baliozkotzeko eskariak fakultateko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira 2018ko irailaren 10tik urriaren 10ra, biak barne.
a) Baliozkotu beharreko ikasketak fakultate honetakoak badira, nahikoa izango da eskaera egitea.
b) Baliozkotu beharreko ikasketak EHUko beste ikastegi batekoak edo beste unibertsitate batekoak badira, eskaerarekin batera irakasgaien programa zigilatuak, ikasketa planaren kopia eta kalifikazioen ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dira.

10. DEIALDIA AURRERATZEA

Titulazioa lortzeko gehienez 30 kreditu geratzen zaizkien graduko ikasleek urtarrilerako deialdia aurreratzea eskatu ahal izango dute bigarren lauhilerako eta lehenengo matrikula ez diren irakasgaietarako.
Eskaerak egiteko epea 2018ko azaroaren 12tik 23ra bitartekoa izango da. 2018ko abenduaren 21ean dekanotzak azterketa horien data ofizialak argitaratuko ditu, eta azterketak 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 1ra egingo dira.

11. EBALUAZIO BEREZIA

Ebaluazio berezirako eskaerak fakultateko idazkaritzan aurkeztu behar dira irailan eta martxoan. Irailan, azken eguna 2018ko irailaren 5a izango da eta martxoan, azken eguna 2019ko martxoaren 5a.
Epaimahai Bereziak 2018ko irailaren 15 baino lehen edo 2019ko martxoaren 15 baino lehen ebatziko ditu eskaerak.
Graduko lehengo eta bigarren zikloko ikasketen 2016/17 araudiko 58.1, 58.2 eta 58.3 artikuluetan ezartzen diren baldintzez gain, Fakultateko Epaimahai Bereziak 2016ko maiatzaren 16ean onartutako baldintzak bete behar dira:
1) Zentroko baldintzak pertzeptiboak, graduko araudiaren gehigarri eta bete beharrekoak dira, edonola ere.
2) Eskaera egiten duen ikaslearen espedientearen nota orokorra gutxienez 6,5ekoa izan behar du.
3) Ikasleak ezin izango du bi irakasgai oinarrizkoren edo bi irakasgai nahitaezkoen ebaluazio berezia eskatu, ez eta, oinarrizko eta nahitaezko bi irakasgaien ebaluazio berezia ere ez.
4) Ikasleak gutxienez ebaluaketa berezia eskatzen duen irakasgaiaren lau deialdietara aurkeztu behar izan da eta haietako batean gutxienez 4ko nota lortu.