Mailegua: ENG materialaren mailegua.

Erabilera: ENG materialaren mailegutza .

Kokapena:  0. solairuan. Maileguaren kokapen planoa ikusi.

Telefonoa: 94 601 5778

Eposta:  gkz.mailegua@ehu.es

 

Ekipoen eskaerak:

R&R aplikazioan sartu

R&R sarrera - Ekipoen eskaerak

Bideoturoriala: R&R aplikazioa nola funzionatzen du

 

Ekipoen eskaerak eskolak emateko:

Lauhilekoaren hasieran erreserba orokor bat egingo da, ikasgela bakoitzerako kalkulatutako kamera kopurua jarriz. Horrela erreserbatuta egongo dira eskolak emateko behar diren ekipoak eta libre geldituko dira gainerakoak, mailegatzeko.

Hala ere, irakasleek astero egingo dituzte euren erreserbak eskola bakoitzean behar duten material zehatza adieraziz. Horretarako, sakatu esteka honi: https://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. Erreserba UPV/EHUko ordenagailuetatik kanpo egin nahi izanez gero, VPN konexioa erabili behar da. Urrunetik sareratzeko VPN zerbitzuari buruzko informazio gehiago.

Eskaerak ekipoak eskolaz kanpo erabiltzeko:

Eskaerak honela egingo dira:

  • Sakatu esteka honi: https://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. Erreserba UPV/EHUko ordenagailuetatik kanpo egin nahi izanez gero, VPN konexioa erabili behar da. Urrunetik sareratzeko VPN zerbitzuari buruzko informazio gehiago.
  • Aukeratu baliabide mota, kontsultatu erabilgarritasuna eta egin erreserba online.
  • Ikasleak posta elektronikoz jakinarazi beharko dio dagokion irakasleari eskaera egin duena, erreserba baimendu dezan. Irakasleak aplikazio beraren bitartez baimenduko du erreserba entregatze data baino 48 ordu lehenago, gutxienez.
  • Eskatutako ekipoa eman ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  • Eskatutako ekipoa jasotzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik entregatuko zaio.
  • Ikaslearen ardura da Mailegu Zerbitzua utzi aurretik ekipoa aztertzea.
  • Erreserba formalizatzeak eta jasotako materialaren onespenak erabiltzaileak ekipamenduaren erabilera egokiaren ardura bere gain hartu eta Protokoloan ezarritako baldintzak onartzen dituela dakar berarekin. Deskargatu Maileguaren protokoloa. (pdf, 101 Kb)

Inbentarioa:

Deskargatu 2018-2019 ikasturteko ekipoen inbentarioa. (pdf, 398 Kb)

Protokoloa:

Deskargatu Maileguaren protokoloa. (pdf,101 Kb)

Oinarrizko ENG ekipoak:

SONY HVR-Z1E PANASONIC P2 AG-HPX171Ej SONY HC23E
Foto de cámara Sony Foto de cámara Panasonic Foto de cámara Sony handycam
Kamara Kamara Kamara
2 bateria 2 bateria Bateria
Kargadorea Kargadorea Elikagailua
Poltsa Elikagailua+kablea Poltsa
Eskuliburua Bizkar zorroaren zila  
  Eskuliburua  

ENG-P2 Bizkar-zorroa jaitsi (pdf, 155 KB)

 

Ordutegia

2. LAUHILABETEA

URTARRILLAREN 28TIK MAIATZAREN 17RA   

 

OHARRA: Mantenu lanak direla eta Mailegu zerbitzua abuztuan itxita egoten da, hortaz, materialak uztaila bukatu aurretik mailegatu eta bueltatu behar izango dira.

 

Oharra: Mailegua itxita badago ordutegi hauen barruan jarri harremanetan Multimedia Teknikariekin Mailegura sartzeko atean jartzen duen telefonoaren edo ohiko telefonoen bitartez.