Plan Estrategikoa

Plan Estrategiko honetan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2021erako lortu nahi dituen helburuak jasotzen dira, bai eta horiek lortzeko egokienak diren estrategia, ekintza eta proiektuak ere. Argi eta garbi zehazten du Ikastegiak jarraitu nahi duen aurrerapen ildoa, eta bere interes taldeei begira funtsezko aurrerapena ekarriko duten esparruak nabarmentzen ditu. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanotza Taldeak zuzendu du hausnarketa estrategikoa, eta Ikastegiaren interes taldeen ordezkariek ere parte hartu dute, dagokien ataletan azaltzen den bezala.

2017/21 Plan Estrategikoa jaitsi


MISIOA

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen egitekoa da jakintza sortzea, garatzea eta transmititzea Gizarte eta Komunikazio Zientziekin lotura duten arloetan.

Fakultatearen erantzukizuna da prestakuntza osoa jasoko duten profesionalak sortzea, espiritu kritikoz eta gizarte erantzukizunez jokatuko dutenak, gai izango direnak aldaketak eragiteko, garapen prozesuetan esku hartzeko eta gizartearen ongizatea sustatzeko, ikastegian lantzen diren bi jakintza arloetatik: gizarte zientzietatik eta komunikaziotik.

Helburuok lortzeko honako hauek behar dira:

  • Bateratzea irakaskuntzaren berrikuntza, berrikuntza teknologikoa eta fakultatearekin harremanetan dauden enpresa publiko nahiz pribatuekiko konpromisoa.
  • Ikasleengandik hurbil egotea eta haien ibilbidean laguntzea, etengabeko prestakuntzan dauden eta kualifikazio handia duten irakasleekin.
  • Eskura izatea goi mailako instalazioak eta baliabide teknologikoak.

IKUSPENA

Fakultateak nahi du ikasleek pentsa dezaten fakultatea toki bikaina dela Gizarte eta Komunikazio Zientziak ikasteko, bertan ematen den prestakuntza gizartearen premien araberakoa eta osoa izateagatik.

Fakultateak nahi du bere IRIek/AZPkoek pentsa dezaten fakultatea toki bikaina dela lan egiteko eta arlo pertsonalean eta profesionalean aurrera egiteko.

Fakultateak nahi du enplegatzaileek (enpresak, ikastegiek eta erakundeek oro har) pentsa dezaten fakultatea ikastegi bikaina dela, bere irakaskuntzaren kalitateagatik, bertako profesionalen prestakuntza ezin hobeagatik eta ikerketan erreferentea izateagatik.

Fakultateak nahi du gizarteak pentsa dezan itzal handiko ikastegia dela, modernoa eta berritzailea, euskararekiko konpromisoa duena eta gizarteak behar dituen giza balioak eta kultur balioak transmititzen dituena.

Fakultateak nahi du UPV/EHUk eta beste unibertsitate batzuek pentsa dezaten erreferentea dela kudeaketa aurreratuan eta bere jakintza arloekin zerikusia duten gaietan.

Fakultateak zientzia eta ikerketa komunitateak pentsa dezan ikastegi bikaina dela bere ikerketaren kalitateagatik eta ikerketaren zabalkundean egiten duen lanagatik.

EKIMENAK

Ekimena, jakingura eta berritzeko gaitasuna: prestasuna eta borondatea izatea gauza berriak sortu edo aurkitzeko, gauza horiek praktikan jartzeko eta errealitatea aldatu eta hobetze aldera erabiltzeko.

Erantzukizuna, etika eta zuzentasuna: betebehar profesionalak onartzeko eta interes komunaren alde betetzeko gaitasuna.

Elkarlana eta koordinazioa: beste pertsona edo talde batzuekin lan egiteko prestasuna eta borondatea izatea, helburu komunak betetzen saiatuz, eta eraginkortasun eta efizientzia irizpideak erabiliz.

Profesionaltasuna: lanbidean jardutea interesik eta zorroztasunik handienaz, etengabeko hobekuntzarako irizpideak erabiliz.

Ezagutzaren transmisioa: ikasketa, ikerketa eta esperientziaren bidez ikasitakoa gizarteari eskaintzeko jarrera izatea, gogoan izanik UPV/EHUren leloa.

Emaitzetara eta efizientziara bideratuta egotea: erabaki eta ekintza guztiak fakultatearen helburuak betetzeko izan daitezen saiatzea, baliabideak ahalik eta ondoen erabiliz.

Erakunde kontzientzia eta kide izatearen sentimendua: identitatea duen talde baten parte sentitzea, haren interesak defendatzea eta haren proiektu eta lorpenetan partaide izatea.