Platoa 0

Telebistako plato digitalizatua irakaskuntzan  gaurkotasun-programak
eta entretenimenduzko ikus-entzunezko produkzioak egiteko.

Kokapena: 0. solairuan
Erabilera: Telebista platoak

Telebista Platoa 0: kontsultatu eskolen ordutegia

Eskuliburuak:

Telebista Platoen erreserba:

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Irakasleak (0. Platoa erabili nahi duten ikasleak irakaslearen bitartez eskatu behar izango du. Irakasleak erreserba egingo du plato honen helburuen araberako erabilera egokiak begiratuz).

ERABILERA ARAUAK

Espazio hau ikasgelako edo irakaskuntzako praktikak emateko da, eskola ordutegian zein ekola ordutegitik kanpo. Azken kasu horretan, espazioa irakasleak erreserbatu beharko du. Platoa (kontrol gela eta estudioa) erabiltzen duten irakasle zein ikasle guztiek, espazio hori behar bezala erabiltzen dutela bermatu beharko dute, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

Espazioa Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta ikasleek ez beste inork erabiltzeko da, eta, ondorioz, erabilera hori jarduera akademikoei lotuta egon behar da nahitaez.
Debekatuta dago platoaren barruan erretzea, jatea edo edatea.
Espazioa utzi orduko, erabili den material guztia (ikus-entzunezkoa zein dekoraziokoa) behar bezala batuta edo aurkitu den leku berean dagoela egiaztatu behar da.
Matxurarik edo gorabeherarik egonez gero, berehala eman behar zaie horren berri  fakultateko multimedia sistemetako teknikari espezialistei, pasilloko interfonoa erabilita edo honako telefono hauetako batera deituta:

688. 673.736 
94. 601. 23.30

Beste aukera bat da csc-multimedia@ehu.eus helbidera idaztea.

Arau hauek betetzen ez dituztenei, edo, oro har, espazioa modu desegokian erabiltzen dutenei, zigorra ezarri ahal izango die fakultateko Gertakarien Batzordeak, eta, hala badagokio, pertsona horiei ikasturte osoan zehar platoa erabiltzea debekatu ahal izango die. Platoko ekipamendua nahita hondatzen dutenei Fakultateko Ikus-entzunezko Materiala Erabiltzeko Protokoloan jasotako zigor neurriak aplikatuko zaizkie, egin duten kaltea konpontzeko, eta, hala badagokio, kalte horrek eragindako kostuak ordaindu beharko dituzte. Neurri horiez gain, agintari eskudunek adostutako beste zigor batzuk ere ezarri ahal izango dira.

Egutegia eta ordutegia:

Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):

Uztailaren 15etik 31ra doan eskolarik gabeko denboraldian hurrengo helbidean harremanetan jarri: gkz.gelak@ehu.eus

1. LAUHILABETEA
Irailaren 9tik-abenduaren 20ra

Astelehenak: 09:30etatik-19.30etara
Astearteak: 09:30etatik-19.30etara
Asteazkenak: 11:00etatik-13.00etara/17.30etatik-19.30etara
Ostegunak: 17.00etatik-19.30etara
Ostiralak: 15.00etatik-19.30etara

1. Lauhilekoko azterketen ohiko deialdia 
Urtarrilaren 7tik 24ra
Astelehenetik ostiralera: 09.30-19.30

Irakaskuntza gabeko egunak (Fakultateko egutegia)
Eskolarik gabeko egunak: 09:30etatik-19.30etara
* Jai egunak eta abuztua (oporraldia): itxita

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. Erreserba UPV/EHUko ordenagailuetatik kanpo egin nahi izanez gero, VPN konexioa erabili behar da. Urrunetik sareratzeko VPN zerbitzuari buruzko informazio gehiago.
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea lehen solairuko Atezaintzara ezarritako orduan joan behar da.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin.

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.

Platoa 0 irudiak