Platoa I

Kokapena: 3B.8 | 3. solairuan

Erabilera: Telebista platoak

Telebista Platoa I: kontsultatu eskolen ordutegia

Telebista Platoen erreserba:

Irakasleak eta ikasleak:

Erabileran bete beharreko baldintzak:

Instalazio hauek erabiliko dira soilik egiten ari diren ikus-entzunezkoen irakasgaiekin lotutako ariketa praktikoentzat, eta instalazio hauetan ematen diren irakasgaientzat bakarrik. Honek esan nahi du erabiltzaileak badituela eskatutako ekipoekin lan egiteko behar diren ezagutzak.

Egutegia eta ordutegia:

Arreta ordutegia (honek ez du esan nahi gune guztiak erabilgarri daudenik ordutegi honetan. Erreserba egin aurretik kontsultatu beti gela hauen okupazioa):

Uztailaren 16tik abuztuaren 31ra doan eskolarik gabeko denboraldian hurrengo helbidean harremanetan jarri: gkz.gelak@ehu.eus

2. LAUHILABETEA

URTARRILLAREN 28TIK MAIATZAREN 17RA

Astelehenak: 09:30etatik-13.00etara / 14:00etatik-17.00etara/ 18.00etatik-19.30etara
Astearteak: 10:30etatik-13.30etara / 14:30etatik-16.00etara/ 17.00etatik-19.30etara
Asteazkenak: 17:00etatik-19.30etara
Ostegunak: 15.00etatik-18.00etara
Ostiralak: 15.00etatik-17.00etara

Lauhilekoko azterketen ohiko deialdia
Maiatzaren 21etik ekainaren 7ra 
Astelehenetik ostiralera: 09.30-19.30

Lauhilekoko azterketen ezohiko deialdia
Ekainaren 17etik uztailaren 12ra
Astelehenetik ostiralera: 09.30-19.30

Irakaskuntza gabeko egunak (Fakultateko egutegia)
Eskolarik gabeko egunak: 09:30etatik-19.30etara
* Jai egunak eta abuztua (oporraldia): itxita

Erreserbatzeko prozedura:

  1. Sakatu esteka honi: http://randr.adm.ehu.es/Cire/Login.aspx eta sartu LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin. Erreserba UPV/EHUko ordenagailuetatik kanpo egin nahi izanez gero, VPN konexioa erabili behar da. Urrunetik sareratzeko VPN zerbitzuari buruzko informazio gehiago
  2. Aukeratu baliabide mota, kontsultatu okupazioa eta egin erreserba online.
  3. Konprobatu goiko esteka berean erreserba baimendua izan den edo ez. Eskaerak baimendu ahal izateko aurreko eguneko 17.00ak baino lehen egin behar  dira.
  4. Eskatutako instalazioa erabili ezin bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio, arrazoia azalduta eta alternatiba bat eskainita.
  5. Erreserbatutako instalazioa erabiltzeko, ikasleak unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko du, eta eskaera egin duen pertsonari bakarrik emango zaio baimena.
  6. Ikaslea lehen solairuko Atezaintzara ezarritako orduan joan behar da.
  7. Erreserba formalizatzeak erabiltzaileak instalazioen erabilera egokiaren ardura bere gain hartu duena dakar berarekin.

Oharra:
Oro har, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu utzi zaion espazioan berak edo bestek sortutako kalteak, eta konpromisoa hartzen du instalazioak uneoro modu zuzen eta egokian erabiltzeko.