Prestakuntza Duala

AURKEZPENA

Bizitza soziala, politika, komunikazioa eta informazioa etengabe ari dira aldatzen mundu globalean. Gaur egun eremu horietan planteatzen diren behar eta eskaerei erantzuna eta zerbitzua ematen dizkieten erakunde, enpresa edo erakundeetara hurbiltzeak ahalbidetzen du, zalantzarik gabe, etorkizuneko enplegagarritasunari laguntzen dion ingurune dinamiko eta profesional batean ikasteko aukera.

Horixe da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduko ikasketetan prestakuntza ibilbide duala eskaintzearen helburu nagusia. Unibertsitatearen eta lanbide ingurunearen arteko ikaskuntza txandakatuz, 3. eta 4. mailako ikasleek erakunde edo enpresa batean egin ahal izango dituzte Prestakuntza Duala I eta Prestakuntza Duala II irakasgaiak (graduan egin beharreko hautazko irakasgai guztien baliokideak), bai eta gradu amaierako lana ere. Ikasleek tutoreak izango dituzte ikaskuntza aldi bietan, elkarrekin jardungo duten unibertsitateko irakasleak eta erakunde edo enpresako profesionalak, hain zuzen ere.

Prestakuntza ibilbide dualak aukera ematen du gaitasun eta trebetasun teknikoak eskuratzeko jardun profesionaleko agertoki batean, zeharkako gaitasunak garatzeko (autonomia, talde lana, erantzukizuna), erakundeen eta enpresen eguneroko funtzionamendua ezagutzeko eta lanbidea garatzen den gizarte eta lan testuingurua ezagutzeko. Prestakuntza hori 48 hautazko kredituren baliokidea da, eta 1.200 ordu ordaindu egiten dira guztira erakundean edo enpresan.

 

BALDINTZAK

Lehen bi mailetako irakasgai guztiak gaindituta dituzten ikasleek izango dute prestakuntza dualeko ibilbidea egiteko aukera. Plazak espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera esleituko dira.

 

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Prestakuntza dualeko ibilbidean parte hartzen duten erakundeetako batzuk EAEko enpresa eta erakunde garrantzitsuenetakoak dira, eta ikasleek horietan garatu ahal izango dute beren prestakuntza.

 

PRESTAKUNTZA DUALEKO IBILBIDEA

DESTINOS PARA EL ITINERARIO DUAL