Fakultateko Komunikazio Zerbitzua

Gertakari eta berrien zabalkundea

Fakultateak 3 bide ditu zabalkunderako:

  1. Fakultateko pantailetan argitaratu .
  2. Fakultateko webgunean argitaratu .
  3. Irakasle eta ikertzaileei, AZPko langileei edo ikasleei mezu elektronikoa bidali, eurentzat informazioa garrantzitsua denean. 

Informazioa zabaltzeko prozedura:

  1. Zabaldu nahi den informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, gaztelaniaz eta euskaraz, bidali behar da gkz.komunikazioa@ehu.es helbidera.
    •  UPV/EHUk itzulpen zerbitzua dauka administrazio arloko testu ofizialak euskaratzeko: itzulpenak@ehu.es
    • UPV/EHUtik kanpoko erakundeen edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde publikoen kasuan, informazioa ez badago bi hizkuntzetan, gaztelania hutsean argitaratuko da eta horren berri emango da euskarazko bertsioan.
  2. Informazioa ahalik eta arinen argitaratuko da.

Material grafikoak egiteko zerbitzua

Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultateko dekanotzak material grafikoa (kartelak, liburuxkak edo plotterrak, besteak beste) diseinatu eta sortzeko zerbitzua eskaintzen du, fakultateko irakasleek antolatutako gertakariak eta/edo graduondoko programak edo ikastegiari atxikitako hezkuntza-eskaintzak sustatu eta zabaltzeko. Gertakari hauen artean akademiaz kanpoko jarduerak ere egon daitezke, hala nola hitzaldiak, solasaldiak, jardunaldiak, ikastaroak eta beste. Zerbitzu honetan ez da egiten, ordea, irakasteko materialaren diseinua eta irakasleentzako lan pertsonaletako material grafikoa.
Zerbitzu honetan ari den lan-taldea bi teknikari multimediak osatzen dute eta dekanotzako pertsona batek gainbegiratzen du enkargua eta lan grafikoen garapena. 

Material grafikoak egiteko zerbitzuari buruzko informazioa deskargatu. (pdf, 640 Kb)