KBBS

Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak (KBBS) Europako Unibertsitate Eremuaren funtsezko alderdietako bat garatzen du; hots, unibertsitate ikastegiek, beren lanaren kalitatea ez ezik, ematen dituzten titulazioen helburuak betetzen direla ere bermatu behar dutela. KBBS honek aintzat hartzen ditu Estatuko eta Autonomia Erkidegoko kalitate agentziek zehaztutako jarraibideak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) helburu estrategikoak; guztia ere, Ikastegian etengabe hobetzeko kultura ezartzeko eta prozesuen araberako plangintza bultzatzeko.

Gure fakultateak darabilen gestio eredua prozesuen araberako gestioan oinarritzen da. Ildo horretatik, eskuliburuak sarrera bat du lehenik eta behin; bertan, Ikastegia deskribatzen da, Ikastegian egiten diren prozesuak adierazten dira (prozesuen mapa), tartean dauden interes taldeak zein diren jasotzen da eta Fakultatearen kalitate politikaren oinarrian dauden printzipioak zehazten dira.

Ondoren, egin beharreko prozesuak aurkezten dira:

  1. Plangintza: Prozesu honetan, epe motzeko eta ertaineko helburuak zehazten dira eta titulazioen proposamenak egiten dira.
  2. Goi mailako hezkuntza: Prozesu honek Fakultatearen irakaskuntzarekin lotutako jarduera guztiak hartzen ditu; giza baliabideak eta baliabide materialak erakartzetik ikasketak amaitu dituztenen jarraipenera arteko guztiak, alegia.
  3. Laguntza: Fakultateko irakaskuntza prozesuari laguntzeko jarduerak dira, eta euskarri administratiboarekin eta beste jarduera batzuekin lotuta daude.
  4. Komunikazioa: Ikastegiaren eta bere interes taldeen artean informazioa transmititzeko mekanismoak sartzen dira atal honetan.
  5. Berrikuspen, ebaluazio eta hobekuntza: Prozedura hau oinarrizkoa da gure jardueraren emaitzak analizatzeko eta ematen dugun zerbitzua hobetzeko.
Irudia: PROZESUEN MAP