Argitalpenak

Pentsamendu konputazioanala Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgeletan Moodle-ren bidez

Egileak:
Xabier Basogain, M.A. Olabe, J.C.Olabe y Mauricio Rico
Urtea:
2017
Komunikazioa kongresuan:
Urria 20
Argitaratze hiria:
Vitoria-Gasteiz
ISBN/ISSN:
http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1087/MoodleMoot%2BEuskadi%2B2017
Deskribapena:

Instituzio eta administrazio askok [1] Pentsamendu konputazionalaren (PK) ikasketa formala onartu du Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan. IKT [2] eta ikasgela barruko ordenagailuen erabilerari buruzko ikerketek [3] esaten digute irakasle gehienek IKTak txertatzen dituztela ikasteko eta irakasteko prozesuetan, eta ikasleek ikasgelako ordenagailua erabiltzen dutela etxerako lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta hainbat ikasgai ikasteko. Irakasleek, zailtasun gisa, denborarik ez izatea eta IKTak erabili ahal izateko ezagutza tekniko eta didaktiko handiagoak eskuratzeko beharra. Ikasleek, berriz, interes eta motibazio handiagoa erakusten dute IKTak ikasgelan erabiltzeko unean. Gaur egun hezkuntza-teknologiak ikaskuntza mistorako eszenatokiak sortzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkigu. "PC-01: Introducción al Pensamiento Computacional" [4] izeneko ikastaroa Moodle plataforma eta Scratch [5] programatzeko ingurunearen gainean dago eraikia. Ikastaroa irakaslearen eta ikasteko plataformaren laguntzarekin egiteko diseinatu da [6,7] (ikusi 1 irudia). Irakasleak plataformaren baliabide didaktikoak erabilita dinamizatzen du ikastaroa: bideo tutorialakk, autotestak, Scratch proiektuak, ikaskideek ebaluatutako atazak eta galdetegiak. Ikasleek ikaskuntza konstruktibista [8], aktiboa eta kolaboratiboa garatzen dute: Scratch proiektuak, proba interaktiboak eta berdinen arteko proiektuen ebaluazioa [9]. Irakasleak eta ikasleek ikastaroaren aurrerapenaren berri dute plataformak eskaintzen dituen segimendurako eta ebaluaziorako tresnei esker. Ikastaroa Dominikar Errepublika eta Kolonbiako Errepublikako 20 ikastetxe baino gehiagotan eman izan da, herri horietako Hezkuntza Ministerioekin elkarlanean [10,11] (ikusi 2. irudia). 1. irudia: Pentsamendu konputazionala ikastaroa (PC-01) Moodle plataforman. 2. irudia: Irakaslea eta ikasleak ikasgelan PC-01 ikastaroa egiten Moodle plataformaren bidez Referencias.- [1] Department for Education England, (2013). National curriculum in England: computing programmes of study - key stages 1 and 2. Ref: DFE-00171-2013. Recuperado de https://www.gov.uk/government/publications/national-curriculum-in-england-computing-programmes-of-study [2] Observatorio Nacional de las Telecomunicaciones y la Sociedad de la Información, (2016). Las TIC en el aula. Una aproximación a nuestra realidad educativa. Monográfico: Claves para una cultura TIC en la educación. Madrid: ONTSI. Recuperado de http://www.ontsi.red.es/ontsi/sites/default/files/las_tic_en_el_aula.pdf [3] OECD, (2015). Students, Computers and Learning: Making the Connection. PISA, OECD Publishing, Paris. DOI: http://dx.doi.org/10.1787/9789264239555-en [4] Xabier Basogain ; M. A. Olabe ; Juan Carlos Olabe ; R. Ramírez ; M. Del Rosario ; J. Garcia PC-01: Introduction to computational thinking: Educational technology in primary and secondary education Computers in Education (SIIE), 2016 International Symposium on on Computers in Education (SIIE)IEEE Xplore Digital Library., 2016; 1 – 5 http://ieeexplore.ieee.org/document/7751816/ [5] Resnick, M., Maloney, J., Monroy-Hernández, A., Rusk, N., Eastmond, E., Brennan, K. & Kafai, Y. (2009). Scratch: programming for all. Communications of the ACM, 52(11), 60-67. [6] Ghadiri, K., Qayoumi, M. H., Junn, E., Hsu, P., & Sujitparapitaya, S., (2013). The transformative potential of blended learning using MIT edX's 6.002 x online MOOC content combined with student team-based learning in class. Recuperado de https://www.edx.org/sites/default/files/upload/ed-tech-paper.pdf [7] Olabe, J.C., Basogain, X. & Olabe, M.A. (2016). Developing new educational frontiers through breakthroughs in cognitive computation and new dimensions in pedagogical technology. International Journal of Social Science and Humanity IJSSH, vol. 6, no. 11, pp. 813-820, 2016 DOI: https://doi.org /10.18178/ijssh.2016.V6.755 [8] Papert,P., (1991). Situating constructionism. In I. Harel & S. Papert (Eds.), Constructionism. 1-11. Norwood, NJ: Ablex [9] Lokey-Vega, A., (2014). Module 2: Active Learning and Assessment.. K12 Blended & Online Learning. Paper 2. Recuperado de http://digitalcommons.kennesaw.edu/k12blendedonline/2 [10] Computational Thinking in Pre-University Blended Learning Classrooms. Computers in Human Behavior. May 2017. DOI: https://doi.org/10.1016/j.chb.2017.04.058. Basogain, X., Olabe, J.C., and Olabe. [11] Pensamiento computacional en las escuelas de Colombia: colaboración internacional de innovación en la educación. Virtual Educa 2017, 13-16 de Junio de 2017, Bogotá, Colombia X. Basogain, M. A. Olabe, J. C. Olabe, M. Rico, L. Rodríguez y M. Amórtegui

Informazio gehigarria