XSLaren edukia

Datu-baseak26020

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26020

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Datu-baseak (DB) izeneko irakasgaia, Adimen Artifizialeko graduaren barruan, izen bereko lerroari hasiera ematen dion irakasgaia da. Lerroa hirugarren mailan ematen diren Datu-baseen Diseinua eta Big Data Aplikazioen Garapena irakasgaiekin jarraitzen du.

Irakasgai honetako eduki gutxi batzuk Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa, eta Datu-egiturak eta Algoritmoak irakasgaietako hainbat kontzeptutan du oinarri. Gainera, bigarren mailako Software Ingeniaritza irakasgaian deskribatutako hainbat kontzepturekin loturak ere ezartzen ditu.

Datu-baseak dira informatikak enpresa munduari egin dion ekarpen nagusienetako bat. Ekarpen horrek honakoak ahalbidetzen ditu: enpresako datu guztiak gune bakarrean gordeta egotea, datu errepikatuak mantentzeko inolako beharrik egon gabe; datuen partekatzea enpresako kideen artean bakoitzaren beharraren arabera; edo/eta, bezeroekiko elkarrizketa erraztea. Datu-base bat behar bezala kudeatzen bada, lana sinplifikatuko da, gordetako datuen segurtasuna handitzea erraztuko da, eta, orokorrean, produktibitatea hobetuko da.

Datu-base sistema mota ugari badago ere, egun lan-merkatuan, datu-base erlazionalak dira hedatuenak. Eta eredu hori da, zehazki, ikasgai honetan lantzen dena.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Datu-baseak manipulatzeko adierazpen eta soluzio egokienak identifikatzea, garatzea, inplementatzea eta egiaztatzea

-Datu-base sistemen oinarrizko osagaiak ezagutzea eta sistema horien funtzionamendu orokorra ulertzea

-Eredu erlazionalaren kontzeptu teoriko nagusiak eta datu-base erlazional baten eskema ulertzea eta datu-baseak sortzeko eta gordetako datuak aldatzeko eta manipulatzeko gaitasuna izatea

-SQL lengoaia estandarra ezagutzea bai teorikoki bai praktikoki eta lengoaia hori erabiltzea datu-base eskemak sortu eta eguneratzeko datu-baseen kudeaketa-sistema batez baliatuz

-Datuak aldi berean atzitzeak dakartzan arazoak identifikatzea eta transakzioen bidezko kudeatzea

-Kanpoko aplikazioetatik datu-baseak atzitzea

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Datu-base sistemak: oinarrizko kontzeptuak

2. Eredu erlazionala

2.1 Eredu erlazionala, murriztapenak eta eskemak

2.2 Aljebra erlazionala

3. SQL lengoaia: DBak sortu, eguneratu eta oinarrizko kontsulta egin

3.1 Datu-definizio SQL lengoaia

3.2 Oinarrizko kontsultak

4. SQL aurreratua

5. Transakzioak. Definizioa eta erabilpena

6. DBak atzitzeko aplikazioen garapena: JDBC



MetodologiaToggle Navigation

Hiru dira irakasgaian aurreikusten diren jarduera mota nagusiak: eskola teorikoak edo magistralak, ariketa-eskolak eta laborategi-saioak.

Ikastaroaren gaiak aurkeztuko dira eta material gehigarria emango da. Irakasgaiaren alorreko kontzeptuen azalpenak eta teknikak sendotzeko ariketak era sistematikoan egingo dira.

Irakaskuntza aktibozko metodologia erabiliko da, ondoko euskarrietan oinarrituko dena: eskolen etengabeko jarraipena, ariketen aurkeztea eta eztabaidatzea, ikasitako gaietan ezagumendua frogatzea eta aurrerik zehaztutako lan indibidual zein taldekoak egitea eta aurkeztea.

Ariketa eta garapen praktikoak egingo dira datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak erabiliz, MySQL eta beste ingurune batzuk, Relax kasu.

Bestalde, ikasleen autonomia eta pentsamendu kritikoa sustatzeko, metodologia aktiboetan eta lankidetzakoetan oinarritutako beste ekimen batzuk egingo dira, besteak beste, ikasgela iraulian oinarritutako ekimenak.

Gainera, ikasleei banakako arreta emateko asmoarekin, tutoretza-orduak egongo dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Portzentaiak eta ebaluazio-motak behean adierazten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko bi bide disjuntu daude: prestakuntzazko ebaluazioa (jarraitua) edo bildumazko ebaluazioa (edo globala). Ikasleek erabaki beharko dute zein ebaluazio mota nahiago duten, hori bai, prestakuntzazko ebaluazioa hautatu ahal izateko derrigorrezkoa da irakasgaiari lotuta dauden jarduera guztietan parte-hartzea. Ebaluazio-modu hobetsia, eta lehenetsia, jarraitua izango da. Hara ere, ikasleak uko egin ahal izango dio, nahi izanez gero.



Prestakuntzazko ebaluazioan jarduera desberdinak honako pisua izango dute:

-Irakasgaiaren jarraipenari lotutako probak (data zehatzetan egindako hiru azterketa partzial non azterketen pisua % 15 (1. eta 2. gaiak -lehen aste trinkoan), % 45 (3. eta 4. gaiak -bigarren aste trinkoan) eta % 15 (5. eta 6. gaiak - ikasturteko azken astean) baitira, hurrenez hurren): % 70. 3. eta 4. gaiei dagokien azterketetan 4ko nota minimoa (4/10) eskatuko da ebaluazio jarraituarekin irakasgaia gainditu ahal izateko.

-Elkarlanean egindako talde-lanen ebaluazioa: % 10

-Laborategietako lan praktikoen ebaluazioa: % 20



Bildumazko ebaluazioan, notaren % 85 azterketa baten bidez lortuko da. Azterketak hiru zati izango ditu: aljebra erlazionala (% 15), SQL (% 60) eta gainontzekoa -sarrera, eredu erlazionala, transakzioak eta datu-baseen atzipena programetatik (% 10). Azterketan ezinbestekoa da SQL zatian prestakuntzazko ebaluazioan aipatu den minimo bera lortzea (4/10).

Gainerako % 15 indibidualki esleituko diren lanez bidez lortuko da, norberaren kabuz egin eta entregatu beharko direnak azterketa egin aurretik.



Ebaluazio probetan, besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian, notaren % 85 azterketa baten bidez lortuko da. Azterketak hiru zati izango ditu: aljebra erlazionala (% 15), SQL (% 60) eta gainontzekoa -sarrera, eredu erlazionala, transakzioak eta datu-baseen atzipena programetatik (% 10). Azterketan ezinbestekoa da SQL zatian prestakuntzazko ebaluazioan aipatu den minimo bera lortzea (4/10). Gainerako % 15 indibidualki esleituko diren lanez bidez lortuko da, norberaren kabuz egin eta entregatu beharko direnak azterketa egin aurretik.



Ebaluazio probetan, besterik adierazi ezean, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGelan eskuragarri dagoen materiala, aljebra erlazionala lantzeko Relax lan-ingurunea eta DIFeko zerbitzarietan instalatutako MySQL eta Oracle datu-baseak kudeatzeko sistemen erabilera.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Datu-base sistemak. Oinarriak. R.A. Elmasri eta S. B. Navathe. UPV/EHU, 2009.



Fundamentals of Database Systems, R.A. Elmasri y S. B. Navathe. 7th Edition. Pearson Addison Wesley, 2017.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bases de datos. Mercedes Marqués. Universitat Jaume I. 2011 (online).

Fundamentos de Bases de Datos. Henry Korth, Abraham, Silberschatz eta S. Sudarshan. 6ª Edición. Mc.Graw-Hill, 2014.

Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. Thomas Connolly y Crolyn Begg. Addison Wesley, 2005.

Introducción a los Sistemas de Bases de Datos. Jeffrey D. Ullman, Jennifer Widom. Prentice-Hall, 1999.

Datu-baseen atzipena SQLJren bitartez. Sintaxia eta transakzioen diseinua. A. Irastorza Goñi, Barne-txostena UPV/EHU/LSI/TR 9-2002, 2002.

Guía Lan Times de SQL. Jeffrey Groff, Paul Weinberg. Osborne McGraw-Hill, 1998.

SQL y Java: guía para SQLJ, JDBC y tecnologías relacionadas. J. Melton eta A. Eisenberg. 2002, Ra-Ma.

Java programming with Oracle SQLJ. J. Price. 2001, O'Reilly.

Web helbideak

https://www.mysql.com/
http://www.oracle.com
https://dbis-uibk.github.io/relax/

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:30-12:00 (1)

12:00-13:30 (2)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:30-12:00 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

17:00-18:30 (2)

Irakasleak

66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

66 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

Irakasleak