XSLaren edukia

Arrazoibide Automatikoa28269

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28269

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Arrazoibide Automatikoa" Adimen Artifizialeko Graduaren irakasgaia da, bigarren mailakoa eta bigarren lauhilabetean irakasten dena.



Irakasgai honetan, hurrengo gaien oinarri formalak aurkezten dira:

A) Arrazoibide logikoa: arrazoitzea ezagutza bat emanda inferentziak egiteko gaitasuna da, eta arrazoibide automatikoa prozesu hori automatizatzen duten sistemen garapenaz eta erabileraz arduratzen da.

B) Ezagutzaren errepresentazioa: gehien erabilitako bi logika klasikoak kontuan hartuko dira, logika proposizionala eta lehenengo mailako logika.

Gainera, gaur egun eskuragarri dauden arrazoibide automatikorako programak erabiliko dira era praktikoan, eta Adimen Artifizialeko arloan aurki daitezken aplikazio garrantzitsuak aztertuko dira.



Honela, 1. mailako iraskagaietan aurkeztutako ezagutza sakontzen eta osatzen da. Zehazki:

1) "Matematika Diskretua" irakasgaian arrazoibide deduktiboko sistema batzuk aurkezten dira, bai logika proposizionalarako, bai lehenengo mailako logikarako.

2) "Programazioaren Metodologia" irakasgaian programen espezifikazio formalerako erabiltzen den lengoaia lehenengo mailako logika da.



Irakasgai honekin batera, "Datu-Baseak" eta "Adimen Artifiziala" irakasgaietan ere (graduko 2. mailakoak eta 2. lauhilabetekoak) ezagutzaren errepresentazioa irakasten da, baina ikuspegi desberdinetatik. Horrez gain, "Adimen Artifiziala" irakasgaian arrazoibiderako proposatutako beste metodo batzuk aztertzen dira, adibidez erregeletan oinarritutako sistemak.



Irakasgai honetan aurkeztutako ezagutza graduko beste irakasgai batzuetan oinarritzat hartuko da eta osatuko da. Besteak best: "Datu Baseen Diseinua" (3. mailakoa), "Big Data Aplikazioen Garapena" (3. mailakoa), "Ezagutzan Oinarritutako Sistemak" (4. mailakoa) eta "Adimen Artifizialeko Teknika Aurreratuak" (4. mailakoak).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

* Ezagutza errepresentatzea lengoaia logiko eta formalak erabiliz.

* Aurrekari batetik ondorio jakin bat atera daitekeela frogatzea automatizatu ahal diren sistema formalak erabiliz.

* Enuntziatu logikoen ereduak eta kontra-ereduak eraikitzea.

* Dedukzio automatikoan erabiltzen diren algoritmo eta estrategiak ulertzea.

* Arrazoibiderako tresna automatikoak erabiltzea eta ateratako emaitzak ulertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ezagutzaren errepresentazio matematikoa.

2. Dedukziozko metodo eta tresnak logika proposizionalean.

3. Dedukziozko metodo eta tresnak lehenengo mailako logikan.

4. Arrazoibide automatikoaren aplikazioak Adimen Artifizialean: Prolog

MetodologiaToggle Navigation

Modalitate magistralean irakasgaiko eduki kontzeptualak aurkeztuko dira, eta horien buruzko ariketa eta arazo praktikoak ebatziko dira.



Halaber, laborategiko praktiketan beste ariketa eta arazo praktiko batzuk ebatziko dira tresna automatikoak erabiliz.



Bi kasuetan, ikasleek gaitasunak eskurarazten dituzten ikaskuntza-metodologia aktiboak erabiliko dira, bai bakarka bai taldeka lan eginez proposatutako helburuak ebazteko. Horrez gain, galdera egitea eta eztabaida irekia sustatuko dira, ikasleak trebatzeko ahozko komunikazioan, laburtzeko gaitasunean eta talde-lanean.



Ikasleei ikasten laguntzeko eta ikasten ari direla ziurtatzeko, jarraipen bat egingo da eta aurretik ezarritako ebaluzio irizpideak erabiliz feedbacka emango zaie, ikasleek beren ikaskuntzaz jabetzeko aukera izan dezaten.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ehunekoak eta ebaluzio-motak hurrengo ataletan zehazten dira (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Indarrean dagoen arautegiaren irizpideak kontuan hartuko dira ebaluazio mota aukeratzerakoan (jarraitua edo finala) eta, baita ere, ebaluazio mota aldatzerakoan (ebaluazio jarraituatik finalera edo aldrebes).



===Etengabeko ebaluazioa===



Etengabeko ebaluazioan bi motako probak erabiliko dira: azterketa partzialak (%70) eta ariketa edo arazo praktikoen entregak (%30).



Zehazki, 3 azterketa partzial egingo dira. Azterketa bakoitzean ebaluatuko diren atazak eta azterketa bakoitzak azken kalifikazioan izango duten balioa ondorengoak izango dira:

* 1. azterketa partziala: logika proposizionala, %20.

* 2. azterketa partziala: lehenengo mailako logika, %25.

* 3. azterketa partziala: aplikazio praktikoak - Prolog, 25%.



Proba guztiak 0 eta 10 puntu arteko kalifikazioarekin ebaluatuko dira.



Irakasgaiko azken kalifikazioa azterketa partzial eta ariketa-entrega guztietako kalifikazioen bataz besteko ponderatua izango da.



Oro har, irakasgaia gainditzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:

a) Gutxienez 3 puntuko kalifikazioa azterketa partzial bakoitzean.

b) Gutxienez 5 puntuko azken kalifikazioa.



===Amaierako ebaluazioa===



Ebaluazioa proba bakar bidez egingo da: azterketa idatzia. Azterketa honen kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango da, eta azken kalifikazioaren %100 balioa hartuko du.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da 5 puntu edo gehiagoko azken kalifikazioa ateratzea.



Azterketa idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egiten zaiola ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia ohiko deialdiaren amaierako ebaluazioa bezalakoa izango da.



Hots, ebaluazioa azterketa idatzi baten bidez egingo da, non kalifikazioa 0 eta 10 puntu artekoa izango den eta azken kalifikazioaren %100 balioa hartuko duen.



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa izango da 5 puntu edo gehiagoko azken kalifikazioa ateratzea.



Azterketa idatzia egiten ez bada, ebaluazioari uko egiten zaiola ulertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

"Logic for Computer Scientists". Uwe Schöning. Volume 8 in the series "Progress in Computer Science and Applied Logic". 166 pages. Birkhäuser, 1989. ISBN: 9780817647629. e-ISBN: 13:978-0-8176-4763-6. DOI: 10.1007/978-0-8176-4763-6. Springer, 2008 (reprint).



"Introduction to Logic, Third Edition". Michael Genesereth and Eric J. Kao. Volume 5(1) in the series "Synthesis Lectures on Computer Science". 177 pages. Morgan & Claypool, 2016.ISSN: 1932-1228 (print) 1932-1686 (electronic). DOI: 10.2200/S00734ED2V01Y201609CSL008. Online resources available at: http://intrologic.stanford.edu/

Gehiago sakontzeko bibliografia

"Handbook of Automated Reasoning". Alan Robinson and Andrei Voronkov (editors). 981 pages (Volume I), 1185 (Volume II). The MIT Press (North-Holland), 2001. ISBN: 9780262182218 (Volume I), ISBN: 9780262182225 (Volume II), ISBN: 9780262182232 (Volumes I and II).

Aldizkariak

* Journal of Automated Reasoning (https://www.springer.com/journal/10817/)

* Journal of Logic and Computation (https://academic.oup.com/logcom)

* ACM Transactions on Computational Logic (https://dl.acm.org/journal/tocl)

* The Journal of Logic and Algebraic Programming (https://www.sciencedirect.com/journal/the-journal-of-logic-and-algebraic-programming)

Web helbideak

The TPTP Problem Library for Automated Theorem Proving:
http://www.tptp.org/
System on TPTP:
http://www.tptp.org/cgi-bin/SystemOnTPTP
The CADE ATP System Competition:
http://tptp.org/CASC/

Logic Tools:
http://logictools.org/


TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30 (1)

Irakasleak