REGLAMENTO_ALUMNADO

UPV/EHUko ikasleen arautegia

UPV/EHUren Estatutuetako (pdf, 1,44 Mb) 18. artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita, Gobernu Kontseiluaren eskumena da ikasleen arautegia onestea, UPV/EHUren Ikasleen Kontseilua aldez aurretik entzun ondoren. Arau honetan, gutxien dela, kolektibo honen eskubide eta betebeharrak, bere ordezka- ritzaren estatutua eta ikasleen elkarteek UPV/EHUn parte hartzeko mekanismoak agertu behar dira.

Aipaturiko xedapenean ezarritakoa aplikaturik, Gobernu Kontseiluak ikasleen arautegia onetsi zuen 2012ko ekainaren 21eko saioan, uztailaren 31n EHAAn argitaratu zelarik.


Ikastegien berrantolaketak eragindako egoera berrira egokituko bada, nahitaezkoa da arautegia aldatzea, ikastegi batzuetan sortu baitira egoitzako batzordeak eta ikastegien atalak, zein bere ikastegiaren campus berean zein beste batean egon daitezkeenak.


Halaber, ikastaldeko ordezkariak aukeratzeko sistema aldatu ere aldatu egiten da, prozesua bera zehazte aldera.

Egokitutako ikasleen arautegia gobernu kontseilua onetsi zuen 2016ko azaroaren 3ko bileran eta, organo honen erabakiaren lehenengo atalak ezarritako epean zuzenketarik aurkeztu ez delarik, behin betikoz oneste da, erabaki beraren bigarren atalarekin bat etorrita.


Aintzat hartuta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 legearen 10.2 artikuluari jarraituz unibertsitateak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dituela uniber- tsitateko gobernu organoek emandako aplikazio orokorreko xedapenak eta emanak zaizkidan eskumenak baliatuta,