XSLaren edukia

Zuzenbidea26535

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26535

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ZUZENBIDE irakasgaiak Arkitektura teknikoko oinarrizko graduko 2. mailako irakasgai bezala, helburu hauexek ditu: ikasleek ezagutu ditzatela beraien lanbideko oinarrizko ordenamendu juridikoa eta beraien bizitza profesionalari aurre egin ahal izateko ezinbesteko tresna juridikoak eta teknikoak. Irakasgaia bi bloketan banatzen da, eta ikasleek euren unibertsitateko ikasketak amaitzen dituztenean aurre egin behar izango dioten errealitate juridikoa kontuan izanez azalduko dira.

a) Eduki juridikoak: Estatuaren antolaketa, arau juridikoak; jabetzaren araubidea, ondasunak eta zortasunak; Administrazio publikoaren araubide juridikoa; kontratazio publikoa zein pribatua. Azalpen teorikoak ariketa praktikoekin osatuko dira; azalpenak argitzeko praktika hauek datu juridikoen oinarrien azalpenekin eta errealitateko kasuen ebazpenekin lotura zuzena izango dute.



b) Eraikuntza sektoreko eduki teknikoak: eraikuntzako eta bere agenteak; araudi teknikoa: eraikigintza antolatzeko legea, eta eraikigintzaren kode teknikoa; araudi sektoriala: gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuak diren jarduerak, jendaurreko ikuskizunak (autobabesa, irisgarritasuna, eraikuntza uztea). Aplikagarriak diren arauak eta eraikinen eskakizun tekniko eta administratiboak zehaztuko dira.



Irakaskuntza teorikoa osatuko da klase praktikoekin, non ikasleek lanbidearekiko interesa duten sententziak komentatuko dituzten, eta eduki teoriko-praktikoa duten lan txikien azalpenak eman beharko dituzten. Praktika hauek gai monografikoen inguruko mintegi zehatzekin osatuko dira.



Hirigintza kudeaketa deituriko hirugarren mailako ikasgaiarekiko kontaktua erraztuko da.



Irakasgaia gainditzeko, ikasleek, beraien bizitza profesionalari aurre egin ahal izateko oinarrizko nozio batzuk lortu behar dituzte eta etorkizunean izan ditzaketen arazoak ulertzeko aukera ematen dioten tresna juridikoak ezagutu. Irakasgaiaren edukiak oso zabalak dira, eta ondorioz materia askori perspektiba orokor batetik ekingo diogu, ikasleari aukera emanez gaiak sakontzeko, espezializatzeko, eta bere bizitza profesionalean zehar eguneratzeko.



Bidalitako lanak eta klase praktikoak zuzenduta daude errealitate praktiko eta juridikoaren ezagutzara. Praktiken bidez, ikasleek ezagutu ahal izango dituzte etorkizunean hartu-emana izan dezaketen erakundeen funtzionamendua. Honekin guztiarekin ikasleari erraztu nahi zaio etorkizuneko bizitza profesionalean egokitzea.



Ikasgaiak, bere osotasunean, ikaslearen ikasketa autonomoa sustatzen du, ahalegin pertsonala, informazioa bilatzea eta arazoak ebazteko ahalmena, idatzizko adierazpena, komunikatzeko eta jendaurrean hitzegiteko gaitasuna, eta baita talde-lanean aritzea ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MÓDULO: M07-DERECHO



COMPETENCIAS:



M07CM01 Conocimientos básicos del régimen jurídico de las Administraciones Públicas y de los procedimientos de contratación administrativa y privada.



M07CM02 Conocimientos de la organización del trabajo profesional y de los estudios, oficinas y sociedades profesionales, la reglamentación y la legislación relacionada con las funciones que desarrolla el ingeniero de edificación y el marco de responsabilidad asociado a la actividad.



M07CM03 Conocimientos del derecho de la construcción y de las relaciones contractuales que se producen en las distintas fases del proceso de edificación, así como de la legislación, reglamentación y normativas específicas de la prevención y coordinación en materia de seguridad y salud laboral en la edificación.



HELBURUAK:

ZUZENBIDE irakasgaiak arkitektura teknikoko oinarrizko graduko 2. mailako irakasgaia da. Helburua da ikasleek ezagutu ditzatela lanbidean eragina izango duen oinarrizko araubide juridikoa; euren bizitza profesionalari aurre egin ahal izateko ezinbesteko tresna juridikoak eta teknikoak.

Besteak beste, eraikigintza munduko profesionalen arteko harremanak: adminsitrazioarekin, beste profesionalekin, bezeroekin, ... Ikasleak garatu behar dituen trebakuntzak izango dira hauexek: arauak kontsultatzeko eta aztertzeko ohitura suspertzea, izaera juridikoko gaietan ohitzea, testu juridikoak irakurri, ulertu eta interpretatzeko gaitasuna; administrazio publikoarekin kudeatzeko gaitasuna, horretarako araubidea ezagutuz; lanbidearekin lotutako kontratuak idazteko, aztertzeko eta interpretatzeko gaitasuna; proiektuak aztertu eta ikuskatzeko trebetasuna; ahozko jendaurreko azalpenetarako ideiak, arazoak, konponbideak transmititzeko ahalmena.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki juridikoak:

- Zuzenbidearen iturriak. Arau juridikoak.

- Zuzenbide zibilaren oinarrizko kontzeptu batzuk: jabetza, ondasunak, zortasunak.

- Administrazio Publikoaren araubide juridikoa.



Eraikigintza sektoreko arau teknikoak:

- Eraikigintza eta bere eragileak.

- Eraikigintzaren Kode Teknikoa.

- Arau sektorialak: ingurumena babestekoak, jarduera sailkatuak; jarduera gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuak; jendaurreko ikuskizunak; irisgarritasuna.



Arkitekto teknikoen araudi espezifikoa. Elkargo profesionalak.

MetodologiaToggle Navigation

Klase presentzialak:

- teorikoak: magistralak eta mintegiak gai espezifikoetarako, lanak bateratu eta ikuspuntu desberdinak adierazi.



- teoriko-praktikoak: taldeka, kasu/ariketa praktikoak ebaztea.



Lanak:

- irakurketa eta ikasketa: galdeketa eta kasu praktikoak ebaztea, informazio bilaketa.

- lanak egin, entregatu eta aurkeztea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia EBALUAZIO JARRAITUAren bidez kalifikatuko da. %100 etengabeko ebaluazioa.



ETENGABEKO EBALUAZIOA: ikasleak ikastaldian zehar banaka zein taldeka lan / praktika batzuk egin beharko ditu, emandako gaiarekin lotura izango dutenak. Lan eta praktika hauek entregatuko dira edo jendaurrean azalduko dira, aurrez zehaztutako epeetan. Etengabeko ebaluaziorako ezinbestekoa izango da zehaztuko diren lan guztiak egitea.



IKASGAIAREN AZKEN KALIFIKAZIOA: etengabe ebaluazioa egiteko proposatzen diren lanen / ariketen emaitzaren batuketa aritmetikoaren ondorioa izango da.





ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA:"Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"ren Deialdiari uko egiteari buruzko 12. Artikulua aldatu da. Zehazki, bere bigarren atala jarraian azaltzen den bezala geratu da:

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioan egindako probak egin badira, baina haien batazbestekoaren emaitza 10etik 5 baino gutxiago bada, aparteko deialdiko azken azterketa edo probara aurkezteko aukera izango du ikasleak, non etengabeko ebaluazio prozesuan balioetsi diren eskumenak neurtuko zaizkion.



Etengabeko ebaluazioari uko egiten dionak goian zehaztutako epean, aparteko deialdiko azken azterketa edo proba egiteko aukera izango du, zeinetan etengabeko ebaluazioan balioetsi diren eskumenak neurtuko zaizkion, eta proba bakarrean ikasgaiaren notaren %100 lortuko duen.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Kode zibila
- 49/1960 LEGEA, uztailaren 21ekoa Jabetza Horizontalaren Legea.
- 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa
- 9/2017 LEGEA, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko kontratuei buruzkoa.
- 38/1999 LEGEA, azaroaren 5ekoa, eraikigintza antolatzekoa.
- 314/2006 Errege DEKRETUA, martxoaren 17koa, Eraikigintzako Kode Teknikoa onartzen denekoa.
- 20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa. EHAO 246, 1997- XII - 24
- 68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
- 10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.
- Ekainaren 11ko 171/1985 DEKRETUA, bizitegi erabilerako hiru lurzoruan jartzekoak diren jarduera Gogaikarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuak bete behar dituzten arau tekniko orokorrak.
- Abenduaren 23ko 10/2015 LEGEA, jendaurreko ikuskizunak eta jolas iharduerak arautzekoa.
- 17/2019 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
- 2/2006 LEGEA, ekainaren 30eko, Lurzorua eta Hirigintzari buruzkoa. EHAO,zbkia 138, 2006 ko uztailaren 20an

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Cerda Sanjuán, Ramón. MANUAL DE PROPIEDAD HORIZONTAL Y ARRENDAMIENTOS.
DL: V-3382-1999.

E. Garcia de Enterría y T.R. Fernández, curso de derecho administrativo, 2Vol. Ed. Civitas.


Muñoz Machado, S. Tratado de derecho administrativo. Civitas, 2005.

L. Martin Rebollo, Leyes administrativas, Ed. Aranzadi, 2004.

J. Gonzalez Perez y F. Gonzalez Navarro, comentarios a la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Ed. Civitas.

R. Martin Mateo, Manual de Derecho Administrativo, Ed. Trivium, última edición.

F. Lliset Borell, Manual de Derecho Local, ED. El Consultor, 2001.

F. Sosa Wagner, Manual de Derecho Local, Ed. Aranzadi, 2000.

AAVV Tratado de Derecho municipal. Ed. Civitas. 1988. En especial JM Castells Arteche “los Regímenes Especiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco”.

J. González Pérez y F. González Navarro. Comentarios a la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Ed. Civitas 1999.

VVAA; Memento Práctico Francis Lefebvre. Contratos Públicos 2009-2010.
Ediciones Francis Lefebvre. Madrid, 2009.

Aldizkariak

Ciudad y territorio.
Cercha. Consejo General de la Arquitectura Técnica de España.
El Consultor.

Web helbideak

www.coaatg.org.
www.codigotecnico.org
www.euskadi.eus

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ FERNANDEZ, JON
  • CARBALLO OSTOLAZA, DANIEL
  • MORA MARTIN, FERNANDO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-15:30 (1)

18:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:30-16:00 (1)

19:00-19:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:30-19:30 (1)

18-18

17:30-19:30 (2)

20-20

17:30-19:30 (3)

22-22

17:30-19:30 (4)

24-24

17:30-19:30 (5)

26-26

17:30-19:30 (6)

28-28

17:30-19:30 (7)

30-30

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:00-17:00 (1)

14:30-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-17:30 (1)

15:30-16:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:30-19:30 (1)

18-18

17:30-19:30 (2)

20-20

17:30-19:30 (3)

22-22

17:30-19:30 (4)

24-24

17:30-19:30 (5)

26-26

17:30-19:30 (6)

28-28

17:30-19:30 (7)

30-30

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

17:30-19:30 (1)

19-19

17:30-19:30 (2)

21-21

17:30-19:30 (3)

23-23

17:30-19:30 (4)

25-25

17:30-19:30 (5)

27-27

17:30-19:30 (6)

29-29

17:30-19:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)