XSLaren edukia

Adierazpen Grafikoa II26537

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26537

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ARKITEKTURA TEKNIKOKO GRADUAREN 2. mailako ADIERAZPEN GRAFIKOA II ikasgaia, hizkutza grafikoaren bitartez, errealitatearen interpretazio eta analisia, abstrakzio geometrikoa eta bereizmen maila desberdinen garapena bideratzen duen eduki-multzo bezala uler daiteke.



MARRAZKETA ARTISTIKO, KROKISA ETA MARRAZKETA TEKNIKOAREN alorrak garatzen dira.



Ikasgai hau, ADIERAZPEN GRAFIKOA I ikasgaiarekin batera funtsezkoa da marrazketaren bitartez lortzen den adierazpen eta interpretazio gaitasunaren garapenerako. ADIERAZPEN GRAFIKOA III ikasgaiaren sarbidea errazten du eta zeharkakotasuna sortzen du graduko beste ikasgai batzuekin, besteak beste, Zuinketak eta Topografiarekin eta Eraikuntza IIrekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHARKAKO GAITASUNAK:

T1: Problemak ebatzi eta argudiatu.

T2: Talde lana.

T3: Ahozko eta idatzizko informazioa helaraztea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

Proiektu baten dokumentazio grafikoa ulertzeko eta lantzeko gaitasuna, datu bilketa, planoen altxaera eta obrako unitateen egiaztapen geometrikoa.



IKASGAIAREN DESKRIBAPENA, HELBURUAK:

Ikasgaia, aldi berean lotura duten bi alor desberdinetan bana daiteke. Bata “Marrazketa artistikoa” eta bestea “Marrazketa teknikoa”.



MARRAZKETA ARTISTIKOA:

Lehenengo mailan jasotako ezagutzaren ondoren, ikasleak hizkuntza grafikoan sakonduko du, informazio grafikoaren bilketa eta transmisio azkarragoa eta zehatzagoa eskatzen duten krokis ariketen bitartez.

Helburu hezigarrien artean KROKISEAN trebetasuna eta sakonketa funtsezkotzat hartzen dira, bai kurtsoko egitarauaren garapenerako, bai ikasketentzako oro har eta baita ere lanbide jarduerarentzako.

Irudikatutako eta krokizatutako objetuen neurketan arreta berezia jarriko da, ondoren CAD tresnen bitartez jasotako informazioaren tratamendu egokia bermatzeko.



MARRAZKETA TEKNIKOA:

Bai AUTOCAD eta SISTEMA DIEDRIKOAN lehenengo mailan jasotako ezagutzaren ondoren, ikasleak, CAD tresnen bitartez garatzen diren adierazpen eta aurkezpen tekniketan sakonduko du, proiektu batek eskatzen duen dokumentazio grafikoa landuz eta obrako unitateen egiaztapen geometrikoa eta dimentsionala kudeatuz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Errealitatearen interpretazio geometrikoa, errealitatearen azterketa geometrikoa (forma eta inguru geometrikoak, erlazio metrikoak: berdintasuna eta proportzionaltasuna, eraldatze eta proportzionaltasun geometrikoan oinarritutako erlazioak: mugimendua eta berdintasuna), errealitatearen azterketa morfologikoa, errealitatearen abstrakzio geometriko eta definizio maila desberdinen prozesu sekuentziala.

Helburua: eskala konzeptua (eskala fisikoa), teknika grafikoak, garapen grafikoa eta normalizazioa.



MARRAZKETA ARKITEKTONIKOA.

Helburua: Estilo grafikoa (aldagarri grafiko eta ez-grafikoen sarrera), mugak eta eraginkortasun grafikoaren erizpideak



- MARRAZKETAREN ERAIKUNTZA. Errealitatearen interpretazio eta azterketa konstruktiboa ( eraikuntza sistema desberdinen ezaugarri propioei dagokiona), errealitatearen abstrakzio geometriko eta definizio maila desberdinen prozesu sekuentziala.



- ESKUZKO MARRAZKETA (indartu). Eraikuntza arkitektokikoen exekuzio prozesuarekiko erlazioa.



- ORDENAGAILUZ LAGUNDUTAKO MARRAZKETA ESKALAN (ERAIKUNTZA ARKITEKTONIKOAN APLIKATURIKO INFORMATIKA GRAFIKOA). Marrazki entitateen informazio grafikoaren antolakuntza, aldagai grafiko ezberdinen erabilpena, informazio grafikoaren digitalizazio eta kudeaketa.

MetodologiaToggle Navigation

- Metodologia aktiboak proposatzen dira, kurtsoaren zehar lan kooperatiboa gradualki bultzatuz. Metodologia aktiboak autoikaskuntza sustatzen du, bai modu autonomoan edo elkarlanean, irakasleak bideratutako jarduerak garatuz eta hasieran finkatutako helburuak erdietsiz.



- Lantegi ikasgela (TA), egun eta toki berean ematen dira, jarraiean, proposatutako ariketaren arabera, irakasleak finkatutako erizpide eta ordenari segika. Klase hauek dagokien gela eta ordutegian hasiko dira. Baina klaseko jarduera ez da beti klase barruan burutuko, eskola-altzariak eta espazioaren ezaugarriak eragozpen bat direlako hainbat ariketa modu egokian egiteko. Hauek eskola barruko edo eskolaz kanpoko (Eskolatik gertu) egin ahal izango dira.



Ordenagailuko klaseak Adierazpen Grafikoko laborategian emango dira (6.garren solairuan)



- Ikasgaian, presentzialki (P) nahiz ez presentziaki (EP), burutzen diren ariketa mota desberdinak hauek dira:



1.- Eskuz: marrazketa DIN A-3an (P/EP). Banaka eta taldean.



2.- Diedrikoa: Proposatutako ariketen entrega eta zuzenketa. (P/EP). Banaka eta taldean.



3.- AUTOCAD: Ordenagailuz egindako ariketak. (P/EP). Banaka eta taldean.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 35
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO MISTO PROZESUA:



%90 ETENGABEKO EBALUAZIOA (krokisak + marraketa + estalkiak) + %10 ESTALKIEN AZTERKETA



ETENGABEKO EBALUAZIOA:



Ikasleak, ETENGABEKO EBALUAZIOAren prozesua jarraitze aldera, banakako eta talde izaerako praktika eta lanak burutuko ditu ikasturte epean zehar, emandako edukiekin erlazionaturik eta derrigorrezkoak izanik zehaztutako epeetan hauek entregatzea eta aurkeztea.

ETENGABEKO EBALUAZIOAren prozesuan proposaturiko lan guztiak egin eta entregatzeak SOILIK ahalbidetuko du ikaslea azken proba edo azterketa egitera.



AZKEN AZTERKETA:

ETENGABEKO EBALUAZIOAren prozesuarekin bete duen ikasleak bakarrik aurkeztu ahal izango du azken proba edo azterketara, non datak EBALUAKETA PROBEN EGUTEGIAn jasoak dauden eta Zentruaren web orrian argitaratuak.



EBALUAZIO MISTOA BALORAZIOA:

%90 ETENGABEKO EBALUAZIOA / %10 AZTERKETA



IKASGAIAREN AZKEN KALIFIKAZIOA:

ETENGABEKO EBALUAZIOAREN ARIKETEN (BATEZBESTEKO ARITMETIKO) ETA AZKEN PROBAREN BALIOEN BATUKETAREN EMAITZA IZANGO DA, BETI ERE AZKEN PROBA HONTAN ALDEZ AURRETIK EZARRITAKO GUTXIENEKO NOTA LORTZEN BADA, HAU DA, 10etik 5.



Ariketa praktikoen entrega derrigorrezkoa da azterketa edo azken proba egin ahal izateko.



Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko azterketa edo azken proba gainditu ezean, SOILIK etengabeko ebaluazioaren probetan parte hartu baldin badu eta proba hoien batezbesteko nota 5/10era iristen bada, izango du ikasleak aukera ezohiko deialdiko azterketa edo azken proba egiteko. Horretarako, ikasleak ez gainditutako lanak hobetzeko aukera izango du, beti irakaslearen laguntzarekin. Gutxienez 2 tutoretzara joan beharko da lanak zuzentzera eta azterketa baino aste bat lehenago entregatu. Ezohiko deialdiko azterketa sistema akotatuaren estalki baten ariketa izango da.



Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako, eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

DIN A3, DIN A4 horriak, arkatza, bolaluma o luma, konpasa, eskalimetroa, eskuaira, kartaboia, eta neurtzeko tresneria (neurketa-zinta edo laserra).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-GALARRAGA ASTIBIA, ROBERTO. Sistema Diedrikoa.Elhuyar Kultur Elkartea, Donostia 1992

-LOPEZ POZA, ROMAN. Geometria deskribatzailea: ebatzitako ariketak, sistema diedrikoa (iharduera zuzena).Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa 199

-RODRIGUEZ DE ABAJO, JAVIER. Geometria deskribatzailea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa 1994

-IZQUIERDO ASENSI: Geometría descriptiva. Dossat, Madrid 1976

-J. LOPEZ FERNANDEZ, J. A. TAJADURA ZAPIRAIN: Autocad avanzado. Ed Mc Graw Hill, Madrid. (Version 2000 o superiores)

Gehiago sakontzeko bibliografia

-ARRASATEKO ESKOLA POLITEKNIKOA: Marrazketa tekinkoa. Elhuyar Kultur Elkartea, Donostia : 1990
-KEPES: El lenguaje de la visión. Infinito. Madrid 1974
-LE CORBUSIER: El modulor. Poseidón
-R. SCHNEIDER. H. OSSENBERG: El auxiliar del dibujo arquitectónico.
México1979.
-F. CHING: Manual del dibujo arquitectónico. Gustavo Gili. México 1978
-J. L. CARRERAS SOTO: Fundamentos del dibujo arquitectónico, segunda ed.
Sevilla 1976
-F. GARCIA- RAMOS: Práctica de dibujo arquitectónico. Gustavo Gili.
Barcelona1975
-HESSELGREN: Medios de expresión en arquitectura. Eudeba. Madrid 1978
-ZEVI: Saber ver la arquitectura. Poseidón. Madrid 1978

Aldizkariak

-DETAIL (Zenbaki guztiak)
-EL CROQUIS (Zenbaki guztiak)

Web helbideak

- www. flickr.com (Eskuzko eta AUTOCAD-eko ariketetan proposatutako eraikinen argazkiak ikus ahal izateko)
-http://ingenieriaedificacion.net/
-http://www.arquitectura-tecnica.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LEON CASCANTE, IÑIGO
  • MORA MARTIN, FERNANDO
  • SENDEROS LACA, MARIA

TaldeakToggle Navigation

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO MATEMáTICAS I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)