XSLaren edukia

Zuinketak eta Topografia26542

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26542

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ARKITEKTURA TEKNIKOKO GRADUAREN 2.garren mailako ZUINKETAK ETA TOPOGRAFIA ikasgaia , metodo eta prozedura topografiko eta kartografikoen ezagutza eta eraikuntza alorreko obrako zuinketa metodo desberdinen garapena bideratzen duen eduki-multzo bezala uler daiteke.



KARTOGRAFIAREN ERREPRESENTAZIOA, METODO ETA INSTRUMENTAZIO TOPOGRAFIKOA, ORUBE ETA ERAIKINEN ALTXAERA GRAFIKOAREN PROZEDURA ETA OBRAKO ZUINKETA alorrak garatzen dira.



Ikasgai hau, funtsezkoa da errepresentazio kartografikoaren sistema desberdinen eta eraikuntza prozesuaren obran jartze prozeduraren ezagutzaren garapenerako, aldi berean zeharkakotasuna sortzen du Graduko beste ikasgai batzuekin, besteak beste, Adierazpen Grafikoa II eta Erainkuntza II.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

ZEHARKAKO GAITASUNAK:

G1: Ariketak ebaztea eta argudiatzea.

G2: Talde lana.

G3: Idatzizko eta ahozko informazio trasmisioa.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

Eraikuntza eremuko kartografia eta infografia metodo eta prozeduren ezagutza. Topografiako instrumenduekin lan egiteko gaitasuna orube eta eraikuntzen jasotzea eta lursailetan zuinketak egiteko



HELBURUAK:

Ikaslea “Kartografía eta lursailen Ingenieritza” ezagutzan eremuko materiatan barneratzea. Eraikuntza munduan baliatzen diren Topografia eta zuinketa metodoen inguruko ezagutza ematea. Hainbat metodoren bidezko obrako oinarrizko puntuen jasotze topografiko xumeak eta baita zuinketa egiteko gaitasuna ematea ikasleari, eraikinen zuinketan sakonduz,etab.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1 BLOKEA: OINARRI ETA KONTZEPTU OROKORRAK



1.1- Geodesiara sarrera. Lurraren forma. Koordenatu geodesikoak eta koordenatu geozentrikoak. Garaiera ortometrikoa. Bertikalaren desbideratzea.



1.2- Sare geodesikoak. Erredundantzia kontzeptua. Sare geodesiko estatala.



1.3- Modelo matematikoak: akatsen teoria. AkatsErrores sistematikoak eta halabeharrezkoak. Modeluen formazioa eta Formación y doikuntza: mm.cc. estimazioa.



1.4- Planimetría eta altimetriaren adierazpena. Mapa eta planoaren arteko ezberdintasuna. Escala kontzeptua. Ikuste pertzepzio muga. Orokortze eta sinbologia. Dierazpen sistemak. Plano akotatuak.



1.5- Proiekzio kartografikoak.



1.6- Hiri topometria kontzeptua.



2 BLOKEA: INSTRUMENTAZIOA



2.1- Kontzeptu orokorrak. Ur-neurketa metodoak. Zinta metrikoa. Adierazi eta azaldu. Seinaleztapen tipologia topografían.



2.2- Goniometroa. Ardatzak, plomadak, nibelazio edo galgatze plataforma, presio torlojuak eta koinzidentzia. Goniometroaren galgak. Betaurrekoa. Haundigotzea. Erretikulo haria. Linbo horizontal eta bertikalak. Goniometroaren estazio egin edo geratzea.



2.3- Teodolitoa. Nonio eta mikrometroak. Angeluen neurekta elektronikoa. Errore angeluarrak: betikaltasuna, norabidea, punteria eta irakurketa. Zehaztasun angeluarra haunditzeko metodoakr: Bessel erregela, errepikatze eta behin eta berriro egitearen metodoak.



2.4- Iparrorrazt takimetrikoa.



2.5- Takimetroa. Distantzien neurketa estadimetrikoa. Distanzien neurketa elektronikoa. Metodoak eta akatsak. Distantziometro baten zehaztasuna.



2.6- Nivel edo galga. Erreferentzia gainazalak: altitude ortometrikoa et dinamikoa. Nibel edo galga automatikoak. Laser nibelak. Estazio totala.



3 BLOKEA: METODO TOPOGRAFIKOAK



Metodo planimetrikoak



3.1- Erradiazio metodoa. Oinarriak, aplikazioa eta akatsak.



3.2- Ibilbidearen metodoa. Poligonalak. Oinarriak, aplikazioa eta akatsen konpentsazioa.



3.3- Ebaketa zuzena.



3.4- Aldirantzizko ebaketa.



3.5- Triangulaketa eta hiru alderatzea. Oinarriak.



3.6- GPS metodoak.



Metodo altimetrikoak.



3.7- Nibelazio edo galgatze trigonometriko sinplea.



3.8- Elkarrekiko estazio bidezko nibelazio edo galgatze trigonometrikoa.



3.9- Nibelazio edo galgatze geometrikoa: metodoak.



3.10- Nibelazio edo galgatze geometriko komposatua. Akatsen konpentsazioa.





4 BLOKEA:OBRA ZUINKETAK



Aurre kontzeptuak. Obra zuinketara aplikaturiko geometria.Zuinketa metodoak.



4.1 - Eraikuntza proeiktua: ingenieria proiektua (proiektuaren azterketa geometria ikuspuntutik). Proeiktu lineal baten oin-plantaren definizio geometrikoa. Ardatz eta puntu nagusiak. Obrako puntuen adieraztea edo seinaleztapena. Zuinketa puntuen egikaritzea: taketa, angarilak.



4.2 - Oinarrizko kontzeptu geometrikoak. Lerrokadura, paralelo, elkartzuta, etab. markatzea. Zeharkako zehaztapenak. Planta, traza eta lur-arrasa. Kota gorria. Puntu baten posizio absolutua eta erlatiboa.



4.3 - Zuinketa metodoak. Polar bidezko zuinketa. Base batekiko abszisa eta ordenatuen bidezko zuinketa. Erdibiketa bidezko zuinketa. Erdibitze anitz bidezko zuinketa.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboak proposatzen dira, kurtsoaren zehar lan kooperatiboa gradualki bultzatuz. Metodologia aktiboak autoikaskuntza sustatzen du, bai modu autonomoan edo elkarlanean, irakasleak bideratutako jarduerak garatuz eta hasieran finkatutako helburuak erdietsiz.



- Lantegi ikasgela (TA), egun eta toki berean emango dira, zehaztutako ordutegian, nahiz eta proposatutako jarduera eta materia ez beti aulan bertan izan, gelako altzari eta ezaugarri fisikoek ezinezko egiteagatik. Hauek zentru hainbat lekuta garatu ahalko dira, eta baita zentrutik kanpo ere (dist< 1km).



- Ordenagailu bidezko klaseak Adierazpen Grafikoko Laborategietan izango dira (6. Solairua), eta baita ere ordenagailu bidezko ariketak kartografiako planoen gaineko ariketen uztartuko dira.



- Irakasgaian garatzen diren Lan motak, bai prresentzialak (P), zein ez Presentzialak(EP), honakoak dira:



1.- Proposatutako materiale teorikoaren atalak prestatu (aurretiazko irakurketa), kontsultatu eta azaldu, eta gelan(P/EP) emandako azalpenetatik irakasgaiko apunteak osatzea.

2.- Proposatutako ariketen ebaztea, entrega eta zuzenketa (P/EP).

3.- Ordenagailuz burututriko praktikak (P,EP)

4.- Paperena emandako plano kartografikoen gaineko praktikak, PLANO AKOTATUen sistema bidezko adierazpen sisitema erabiliz(P,EP)

5- Ikasgelan aurkeztutako eduki teorikoak bereganatu direla frogatzeko banakako galdetegiak. (P)

6-Tresneria, Topografia Metodoak eta Obrako Zuinketak irakasgaiko Blokeekin lotutako landa-praktikak. (P, EP)

Praktikak taldeka egingo dira, ikasleek ZEHARKAKO GAITASUNAK eskura ditzaten. Hala, funtsezko alderdiak sustatuko dira, hala nola talde-lana, pentsamendu kritikoa edo autonomia eta autoerregulazioa, besteak beste.

Ikasleei bilakaera ezagutarazteko eta ikasgaiaren ikaskuntza-prozesua bera ziurtatzeko, irakasleek ikasturtean zehar garatutako jardueren FEED-BACK jarraitua emango dute. Horretarako, Egelako irakasgaiaren plataforma birtualaren bidez, ikasleek jarduerak baloratzeko irizpideak izango dituzte, eta horiek ERRUBRIKAren metodoaren bidez ebaluatuko dira. Jarduera guztiak kalifikatuko dira KALIFIKAZIO-LIBURUAREN bidez. Horrek aukera emango du ebaluazio-prozesuaren kudeaketa optimizatzeko eta ikasleei ikaskuntza-prozesuaz jabetzen lagunduko die.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiaren ebaluazio sistema ETENGABEKO EBALUAZIOA izando da.



Ikasleak, ETENGABEKO EBALUAZIOAren prozesua jarraitze aldera, banakako edo/eta talde izaerako proba edo /eta praktika edo/eta lanak burutuko ditu prestakuntza aldian zehar, emandako edukiekin erlazionaturik eta derrigorrezkoa izanik, zehaztutako epetan hauek entregatzea edo/eta aurkeztea. Epez kanpo entregatutako proba edo /eta praktika edo/eta lanak ez dira onartuko arrazoizko zergatirik ez balego.



Prestakuntza aldian zehar burututako proba edo /eta praktika edo/eta lanak, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den azken proba edo ezterketa batekin osatuko dira.



Prestakuntza aldian zehar proposaturiko proba edo /eta praktika edo/eta lan guztien %90a entregatzea derrigorrezkoa da irakasgaia gainditu ahal izateko.



PRESTAKUNTZA ALDIAN ZEHAR BURUTU BEHARREKO PROBA EDO/ETA PRAKTIKA EDO/ETA LANEN ETA EBALUAKETA PROBEN EGUTEGI BARRUAN BURUTU BEHARREKO AZKEN PROBA EDO EZTERKETAREN ARTEKO HAZTAPENA HAU IZANGO DA:



IKASTURTE EPEAN ZEHAR BURUTU BEHARREKO PROBAK: 60%

AZKEN PROBA EDO EZTERKETA: 40%



IRAKASGAIAREN AZKEN KALIFIKAZIOA.



Prestakuntza aldian zehar burututako proben emaitzen balioa gehi azken proba edo azterketaren emaitzaren balioaren batura portzentuala izango da, beti ere prestakuntza aldian zehar burututako proben gutxienezko nota orokorra 10etik 4koa bada eta azken proba edo azterketaren gutxienezko nota 10etik 5ekoa bada.



Prestakuntza aldian zehar burututako proben gutxienezko nota orokorra 10etik 4koa baino gutxiagoa bada irakasgaia ez gainditua izango da.



Azken proba edo azterketari dagokionez, prestakuntza aldian zehar burututako probekin batura egin ahal izateko, gutxienezko nota 10etik 4koa izan beharko da azken proba edo azterketa osatzen duten atal bakoitzean, atal hauek 3 izanik. Bai ariketen atalean zein teroriarenean edo akotakukoan, 3 emaitzetakoren bat 10etik 4koa baino gutxiagoa bada, irakasgaia ez gainditua izango da.



Azken proba edo azterketako 3 ataletako bakoitzaren balorazioa, eta prestakuntza aldian zehar burutu beharreko proben beste zenbait ezaugarri konkretu, klasetako aurreneko bi astetan ikaslearen gidan aurkeztuko zaizkie ikasleei.



DEIALDIARI UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia arautzen duen araudiaren bezala, II. kapituluko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren II. KAPITULUKO 8. artikuluari jarraituz Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.

Etengabeko abaluazioari edo ebaluazio jarraituaren sistemari uko egiten dioten ikasleek, ikasgaiaren azken eskola-eguna baino lehen, ikastetxeko 2020-2021 ikasturteko egutegi akademikoaren arabera, lan osagarri batzuk egin eta/edo entregatu beharko dituzte: sistema akotatuko praktikak, metodo topografikoen ariketak, teoriako lanak eta landako praktikak instrumentazio topografikoarekin.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa jarraituz, azterketa edo ebaluazio probetan eta lan akademikoetan plagioa, kopia edo iruzurra eragozteko neurriak hartuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiaren ebaluazio sistema AZKEN EBALUAZIOA izando da.



Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleek, amaierako ebaluazio-probaren aurretik lan osagarri batzuk egin eta entregatu beharko dituzte: sistema akotatuko praktikak, metodo topografikoen ariketak, teoriako lanak eta landako praktikak instrumentazio topografikoarekin.



IKASTURTEAN ZEHAR BURUTU BEHARREKO JARDUEREN EDO LAN OSAGARRIEN, ETA EBALUAKETA PROBEN EGUTEGI BARRUAN BURUTU BEHARREKO AZKEN EBALUAZIOKO PROBAREN ARTEKO HAZTAPENA HAU IZANGO DA:



IKASTURTEAN ZEHAR BURUTU BEHARREKO JARDUERAK: 40%

AZKEN EBALUAZIOKO PROBA: 60%



IRAKASGAIAREN AZKEN KALIFIKAZIOA:



Ikasturtean zehar burututako jerdueren edo lan osagarrien emaitzen balioa gehi azken ebaluazioko probaren emaitzaren balioaren batura portzentuala izango da, beti ere ikasturtearen zehar burututako jardueren edo lan osagarrien gutxienezko nota orokorra 10etik 5ekoa bada eta azken ebaluazioko probaren gutxienezko nota 10etik 5ekoa bada.



Ikasturtean zehar burututako jardueren edo lan osagarrien gutxienezko nota orokorra 10etik 5ekoa baino gutxiagoa bada irakasgaia ez gainditua izango da.



Azken ebaluazioko probari dagokionez, ikasturtean zehar burututako probekin batura egin ahal izateko, gutxienezko nota 10etik 4koa izan beharko da azken ebaluazioko proba osatzen duten atal bakoitzean, atal hauek 3 izanik. Bai ariketen atalean zein teroriarenean edo akotakukoan, 3 emaitzetakoren bat 10etik 4koa baino gutxiagoa bada, irakasgaia ez gainditua izango da.



Azken ebaluazioko probako 3 ataletako bakoitzaren balorazioa, eta ikasturtean zehar burutu beharreko jardueren beste zenbait ezaugarri konkretu, klasetako aurreneko bi astetan ikaslearen gidan aurkeztuko zaizkie ikasleei.



UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa jarraituz, azterketa edo ebaluazio probetan eta lan akademikoetan plagioa, kopia edo iruzurra eragozteko neurriak hartuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskuadra, kartaboia, konpasa, eskalimetroa, kalkulagailu zientifikoa.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-GEOMETRIA DESCRIPTIVA. F.Izquierdo Asensi. Ed. Dossat.sa (La parte de acotado)

-J. LOPEZ FERNANDEZ, J. A. TAJADURA ZAPIRAIN: Autocad avanzado. Ed Mc Graw Hill, Madrid. (Version 2000 o superiores)

Gehiago sakontzeko bibliografia

- JOSÉ JUAN DE SAN JOSÉ Y OTROS, Introducción a las ciencias que estudian la geometría de la superficie terrestre.
Ed. Bellisco. Madrid 2000.
- F.J. POLIDURA FERNÁNDEZ, Topografía, Geodesia y Cartografía aplicadas a la ingeniería. Ediciones Mundi-Prensa.
Madrid 2000. (Ebatzitako ariketak)
- JUAN PEDRO CARPIÓ HERNÁNDEZ, Redes Topométrícas. Ed. Bellisco. Madrid.
- FRANCISCO DOMÍNGUEZ GARCÍA-TEJERO, Topografía general y aplicada. Ed. Dossat. Madrid.
- PAUL R. WOLF, CHARLES D.GHILANI, Adjustment computations, statistics and least squares in surveying and GIS. New York 1996.
- M. DELGADO PASCUAL, J.F. CHARFOLÉ DE JUAN, J.MARTIN GÓMEZ y G. SANTOS DELGADO, Problemas resueltos de topografia, Ed.Unidersidad Salamanca, 2000
- DIAZ LETAMENDI, H. eta ELORZA, I., Topografiaren oinarrizko kontzeptuak.EHU-UPV eta Arabako Foru Aldundia, 1998.

Aldizkariak

Automation in Construction. ELSEVIER (ISSN 0926-5805)
ISPRS Journal of Photogrammetry and Remote Sensing. ELSEVIER (ISSN: 0924-2716)
ISPRS Open Journal of Photogrammetry and Remote Sensing. ELSEVIER (ISSN: 2667-3932)
ISPRS International Journal of Geo-Information. MDPI (ISSN 2220-9964)
Remote Sensing. MDPI.(ISSN 2072-4292)
Journal of Surveying Engineering. ASCE (ISSN: 0733-9453)
Measurement. ELSEVIER (ISSN: 0263-2241)

Web helbideak

www. flickr.com
http://ingenieriaedificacion.net/
http://www.arquitectura-tecnica.com/
http://www.cartesia.org/
http://www.geo.euskadi.eus/s69-15375/eu .............(GEOEUSKADI)
https://www.ign.es/ign/main/index.do ..................(INSTITUTU GEOGRAFIKO NAZIONALA)
https://www.donostia.eus/info/ciudadano/urbanismo_cartografia.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=cas&id=A423010379727.......................................(DONOSTIAKO KARTOGRAFIA)
http://www.ide-alava.com/dfa/index#....................(ARABAKO DATU ESPAZIALEN AZPIEGITURA)
http://sitna.navarra.es/geoportal/?lang=&lg=eu.........(NAFARROAKO LURRALDE INFORMAZIO SISTEMA)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • MARTIN GARIN, ALEXANDER
  • PEREZ MARTINEZ, JOSE JAVIER
  • SENDEROS LACA, MARIA

TaldeakToggle Navigation

16 Tailerra-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:30-18:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Tailerra-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-19

14:30-18:30 (1)

20-30

14:30-18:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)