XSLaren edukia

Eraikuntzaren Historia26547

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26547

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaian historian zehar eman diren garai arkitektoniko garrantzitsuenak jorratuko dira, lehen eraikin neolitikoetatik arkitektura garaikideraino. Irakasgaian hurrengo aspektuak jorratuko dira:



-Zibilizazio desberdinek garatutako eraikin-tipologia desberdinak eta bere adibide adierazgarrienen ezagutzea.



-Forma estilistiko hauei jatorria eman dieten egitura eta eraikuntza-sistema desberdinen ezagutzea.



-Egitura desberdinen (arkuak, gangak, kupulak eta harrizko elementuak orokorrean) oinarrizko funtzionamendua eta terminologia ezagutzea.



-Ikasitako eraikuntza soluzio desberdinen krokisak eta xehetasunak marrazteko gaitasuna garatzea.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULUA

Irakasgai hau M09-ERAIKUNTZAKO TEKNIKAK ETA TEKNOLOGIAK Moduluaren barruan dago



GAITASUNAK

Irakasgai hau gaitasun bakar baten inguruan antolatzen da:

M09CM01 – Forma estilistikoei jatorria eman dieten teknika, eraikuntza sistema eta egitura sistemen eboluzio historikoaren ezagutza.



IKAS-EMAITZAK

-Garai historiko garrantzitsuenetan egin den arkitekturaren oinarrizko ezaugarriak (testuingurua, estiloa, eraikin tipologiak, materialak, teknikak eta eraikuntza prozesuak) identifikatzen ditu.

-Historian zehar erabili diren teknika, eraikuntza elementu eta egitura sistemak erlazionatzen ditu.

-Eraikin historiko baten eraikuntza sistema ulertu eta deskribatzen du, idatziz eta grafikoki.

-Eraikin edo eraikuntza elementu historiko baten funtzionamendu egiturala ulertu eta deskribatzen du, idatziz eta grafikoki.

-Eraikuntza elementu historiko baten eraikuntza prozesua ulertu eta deskribatzen du, idatziz eta grafikoki.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA: Eraikuntzaren jatorria eta Egipto

2. GAIA: Zibilizazio minoikoa eta Mizenas

3. GAIA: Grezia

4. GAIA: Erroma

5. GAIA: Bizantzio

6. GAIA: Arkitektura Islamikoa

7. GAIA: Erromanikoa

8. GAIA: Gotikoa

9. GAIA: Errenazimentua

10. GAIA: Barrokoa

11. GAIA: Neoklasikoa

12. GAIA: Garaikidea

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak eskola teorikoak eta irakaskuntza aktiboak konbinatuko ditu. Astero gai bat landuko da. Teoria klaseak ordubeteko iraupena izango dute gehienez, eta proiekzio edo arbeleko eskemen bidez lagunduak egongo dira. Erabilitako irakaskuntza materiala eGela plataformara igoko da klasean azaldu baino lehen. Aktibitate desberdinak kurtsoaren hasieratik programatuko dira. Ikasleen gida kurtsoaren hasieratik egongo da eGela plataforman.



Gai bakoitzeko klaseko praktika bat egingo da, ikasleek eduki teoriko-praktikoak ulertu eta aplikatzeko. Klaseko praktikak ebaluatuta itzuliko zaizkie ikasleei epe labur batean. Feedback honetaz aparte, irakasleak praktiketan ikusitako gabeziak (akatsak, sakontasun eza...) komentatuko ditu klasean. Behin feedback-a egina dagoenean, ikasleek klaseko praktiken bertsio hobetu bat entregatzeko aukera izango dute, ebaluazio hezitzailea bultzatzeko.



Kurtso guztian zehar ikasleek praktika nagusi bat (ordenagailu praktika) egingo dute. Lan hau taldeka egingo da, ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiliz, talde lan kooperatiboa eta autonomia bultzatzeko asmoarekin. Praktika hau fase desberdinetan bananduko da. Fase bakoitzak entrega egun bat izango du. Tarteko entrega hauek ebaluatuta itzuliko zaizkie taldeei epe labur batean. Feedback honetaz aparte, irakasleak lanetan ikusitako gabeziak (akatsak, sakontasun eza...) komentatuko ditu klasean. Behin feedback-a egina dagoenean, taldeek fase hauen bertsio hobetu bat entregatzeko aukera izango dute, ebaluazio hezitzailea bultzatzeko. Kurtsoko azkeneko astean fase guztiak bilduko duen memoria bat entregatu eta egindako lanaren aurkezpen sintetiko bat egingo da.



Klaseko praktikak eta Praktika nagusiaz gain, irakasgaiak banakako proba idatzi bat izango du, azterketa garaian egingo dena.



Praktikak eta banakako proba idatzien ebaluazioa era presentzialean edo, Covid-19 birusak eragindako osasun arloko krisi egoera dela eta, era ez presentzialean burutuko da

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai hau bi atal izango ditu: atal TEORIKOA ETA PRAKTIKOA (klaseko praktikak eta praktika nagusia). Irakasgaia gainditzeko ikasleak atal guztiak gainditu beharko ditu.



Irakasgai honek ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA bultzatuko du. Ebaluazio mota hau GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIAK (EHAA 50. zk, 2017ko martxoaren 13a) arautzen du. Covid-19 birusak eragindako osasun arloko krisi egoera dela eta, ebaluazio hau era presentzialean edo ez presentzialean burutuko da.



GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIAK (EHAA 50. zk, 2017ko martxoaren 13a) arautzen duen bezala, bi ebaluazio modalitate ezartzen dira OHIKO DEIALDIAren barruan.



1. A MODALITATEA: ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMA



1.1. Ikasleak, ETENGABEKO EBALUAZIOA betetzeko, praktika nagusia eta klaseko praktika GUZTIAK egin behar ditu. Lan hauek ezarritako epeetan eta derrigorrez entregatu edo aurkeztu behar ditu.



1.2. Ikasgelako praktikek irakasgaiaren %20eko balioa izango dute, eta gaindituta egon beharko dute ikasleak ohiko deialdiko azterketa egin ahal izateko.



1.3. Irakasgaiaren praktika nagusiak irakasgaiaren %40ko balioa izango du, eta gaindituta egon beharko du ikasleak ohiko deialdiko azterketa egin ahal izateko.



1.4. Banakako AZTERKETA irakasgaiaren %40 balioko du. Proba honetan ikasleak 5 puntu edo gehiagoko puntuazioa (10 puntutatik) lortu beharko du irakasgaia gainditzeko.



1.5. Etengabeko ebaluazio-prozesua behar bezala betetzen ez duten ikasleak, dela praktikaren bat entregatu ez dutelako, dela 10etik 5 puntu baino gutxiagoko batez besteko nota dutelako, ezingo dira ohiko deialdiko azterketara aurkeztu, eta, beraz, ezohiko deialdiko ebaluazio-sistemara igaroko dira.



1.6. Ikasleek ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMAri bere kabuz uko egin diezaiokete. Ukatze hau lauhilabetekoaren lehenengo bederatzi asteen barruan egin behar da, irakasleari idazki bat entregatuz. Ikasle horiek OHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIOA SISTEMAra pasatuko dira.



1.7. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta azterketara aurkezten ez diren ikasleak, EZ AURKEZTUAK bezala agertuko dira OHIKO DEIALDIan.



1.8. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta OHIKO DEIALDIko azterketa gainditzen ez duten ikasleek, ikasgaian gutxiegi kalifikazioa izango dute, azterketan lortutako notarekin.



1.9. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta OHIKO DEIALDIko azterketa gainditzen duten ikasleek, ikasgaia gaindituta izango dute, atal desberdinen arteko batezbesteko nota lortuz.





2. B MODALITATEA: AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



2.1. Ikasleek ETENGABEKO EBALUAZIOAri uko egiteko eskubidea dute. Ukatze hau lauhilabetearen lehenengo bederatzi asteen barruan egin behar da, irakasleari idazki bat entregatuz. Ikasle horiek AZKEN EBALUAZIOA SISTEMAra pasatuko dira.



2.2. AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bi zati izango ditu: AZTERKETA eta LAN GEHIGARRIA. Irakasgaia gainditzeko ikasleak 2 zatiak gainditu beharko ditu.



2.3. LAN GEHIGARRIA irakasgaiaren %60 balioko du. LAN GEHIGARRI honen memoria AZTERKETAREN EGUNEAN entregatuko da. LAN GEHIGARRIA entregatzen ez badu, ikaslea ezingo da AZTERKETAra aurkeztu eta EZOHIKO DEIALDIAREN AZKEN EBALUAZIO sistemara pasatuko da.



2.4. AZTERKETA irakasgaiaren %40 balioko du. Proba honen ebaluazioa era presentzialean edo ez presentzialean burutuko da.



2.5. AZTERKETAra ez aurkezteak ikasleak deialdiari uko egiten diola esan nahiko du eta EZ AURKEZTUAK bezala agertuko dira OHIKO DEIALDIan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. AZKEN EBALUAZIOA



1.1. EZOHIKO DEIALDIAN ikasle guztiak AZKEN EBALUAZIO sistemarekin ebaluatuak izango dira, OHIKO DEIALDIAN aukeratutako modalitatea edozein izanda ere.



1.2. ETENGABEKO EBALUAZIOA uko egin gabe parte hartu duten ikasleek, PRAKTIKA NAGUSIA edo/eta KLASEKO PRAKTIKEN atalak gainditu badituzte, baina OHIKO DEIALDIKO azterketa ez badute gainditu, EZOHIKO DEIALDIKO azterketan gainditu gabe duten edukiari buruzko AZTERKETA egingo dute, kurtsoan zehar lortutako emaitza positiboak mantenduko zaielarik. Ikasgaiaren kalifikazioa gainditutako atal praktikoen eta proba idatziaren noten arteko batezbestekoa izango da.



1.3. Aurreko puntuaren barne ez dauden ikasleek EZOHIKO DEIALDIKO ikasgaiaren notaren %100 balioa izango duen proba bat egin beharko dute, bi zati izango dituena: AZTERKETA eta LAN GEHIGARRIA. Irakasgaia gainditzeko ikasleak 2 zatiak gainditu beharko ditu.



1.4. LAN GEHIGARRIA irakasgaiaren %60 balioko du. LAN GEHIGARRI honen memoria AZTERKETAREN EGUNEAN entregatuko da. LAN GEHIGARRIA entregatzen ez badu, ikasleak ezingo da AZTERKETAra aurkeztu.



1.5. AZTERKETA irakasgaiaren %40 balioko du. Proba honen ebaluazioa era presentzialean edo ez presentzialean burutuko da.



1.6. Edozein kasutan, EZOHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIOra ez aurkezteak EZOHIKO DEIALDI horretara uko egitea esan nahiko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

“Arkitektura Atlasa 1”. W. Muller eta G. Vogel. Ed. UPV/EHU

“Arkitektura Atlasa 2”. W. Muller eta G. Vogel. Ed. UPV/EHU

"Graphic History of Architecture”. J. Mansbridge Ed. Hennessey+Ingalls

"Historia de la arquitectura". S. Kostof Ed. Alianza

"Hª de la construcción arquitectónica". A Castro Edicions UPC

"La construcción romana. Materiales y técnicas". J.P. Adam Ed. De las Artes

"La construcción de la Arquitectura.". I. Paricio Ed. Tecnos

"Arquitectura". M Thatcheberg Ed. Akal

"Atlas de arquitectura". Varios Ed. Alianza

"El Arte da construir en Roma". Choisy CEHOPU

"El Arte da construir en Bizancio". Choisy CEHOPU

"Historia de la arquitectura". Choisy Ed. Victor Leru

"Historia de la construcción". N Darvey Ed. Jano

"Hª de la construcción arquitectónica". A Castro Edicions UPC

"Hª de la construcción Medieval. Aportaciones. A Castro Edicions UPC

"Hª dibujada de la arquitectura Occidental". Risebero Ed Blume

"History of architectural styles". Varios Ed. Omega

"Hª de la tecnología Occidental". Varios Ed. Gustavo Gili

"La construcción Medieval". Viollet le Duc CEHOPU

"La construcción de la Arquitectura.". Varios Ed. Blume

"Tratado de la construcción". Esselbom Ed. Gustavo Gili

Web helbideak

Sociedad Española de Historia de la Construcción
http://www.sedhc.es/

Centro de Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo
http://www.cehopu.cedex.es/es/biblioteca_dl.php?ID_col=1

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zentroa
http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kultura-ondarearen-zentroa/

Gipuzkoako Ondare Historiko-Artistiko eta Arkeologikoa
http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DCPPatrimonioWEB/CambioIdioma.do?lang=eu&cty=EU

Bizkaiko Ondare Historikoa
http://www.bizkaia.eus/Kultura/Ondarea_Bizkaia/Patrimonio.asp?Tem_Codigo=2367&Idioma=eu

Arabako Historia eta Arkitektura Ondarea
ttp://www.araba.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1193045459803&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_listado

GeoEuskadi,Euskadiko Datu Espazialen Egitura (DEA)
http://www.geo.euskadi.eus/s69-bisorea/es/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZCUNA MENDIOLA, MIKEL
  • LUENGAS CARREÑO, DANIEL
  • OCERIN IBAÑEZ, OLATZ

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-18:30 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:30-19:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 3.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:30-19:30 (1)

3-3

17:30-19:30 (2)

5-5

17:30-19:30 (3)

7-7

17:30-19:30 (4)

9-9

17:30-19:30 (5)

11-11

17:30-19:30 (6)

13-13

17:30-19:30 (7)

15-15

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:30-15:30 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-16:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:30-19:30 (1)

3-3

17:30-19:30 (2)

5-5

17:30-19:30 (3)

7-7

17:30-19:30 (4)

9-9

17:30-19:30 (5)

11-11

17:30-19:30 (6)

13-13

17:30-19:30 (7)

15-15

17:30-19:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

17:30-19:30 (1)

4-4

17:30-19:30 (2)

6-6

17:30-19:30 (3)

8-8

17:30-19:30 (4)

10-10

17:30-19:30 (5)

12-12

17:30-19:30 (6)

14-14

17:30-19:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)