XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26566

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26566
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:



Bakarka egin beharreko lan originala, unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharrekoa. Ingeniaritza Zibilaren teknologia espezifikoen arloan, izaera profesionaleko proiektu bat egin behar da, non irakaskuntzan jasotako gaitasunak laburbilduko eta txertatuko diren.



DESKRIBAPENA:



-Gradu Amaierako Lana (GAL), proiektu bat zehaztekotan datza non labur eta integra daitezen graduan jasotako gaitasunak. Berezko ariketa izanik, bakarka egin beharrekoa da eta unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatu behar dena.



HELBURUAK:

- Eraikuntzan erabilitako eraikuntzako material eta sistema tradizionalak edo aurrefabrikatuak ezagutzea, bai eta haien barietateak, eta ezaugarri fisikoak nahiz mekanikoak ere.

- Gaitasuna izatea eraikuntzako materialak eraikinaren tipologiara eta erabilerara egokitzeko, materialen harrera eta kalitate-kontrola kudeatzeko eta zuzentzeko, materialak obrara eramateko, obrako unitateen exekuzioa kontrolatzeko, eta amaierako probak eta entseguak egiteko.

- Eraikuntzako tekniken eta elementuen eta estilo-formen sorrera eragin duten egitura-sistemen bilakaera historikoa ezagutzea.

- Gaitasuna izatea eraikuntzako elementuak eta sistemak identifikatzeko, haien funtzioa eta bateragarritasuna definitzeko, eta eraikuntza-prozesuan obrara eramateko. Eraikuntzako xehetasunak planteatzea eta ebaztea.

- Eraikuntza-obraren exekuzioa kontrolatzeko prozedura espezifikoak ezagutzea.

- Gaitasuna izatea eraikinetako kalteen kausei eta agerpenei buruz erabakitzeko, patologiak osatzeko edo saihesteko konponbideak proposatzeko, eta eraikuntzako elementuen eta sistemen bizitza-ziklo erabilgarria aztertzeko.

-Gaitasuna izatea eraikinen birgaitzeetan eta eraikitako ondarearen zaintzan eta zaharberritzean esku-hartzeko.

- Eraikitze- eta eraiste-prozesuen ingurumen-eraginaren ebaluazioa eta eraikuntzen iraunkortasuna ezagutzea, baita eraikinetako energia-eraginkortasuna ebaluatzeko teknikak eta prozedurak ere.

-Gaitasuna izatea araudi teknikoa eraikuntzako prozesuari aplikatzeko eta eraikinak eraikitzeko prozeduren eta metodoen zehaztapen teknikoei buruzko dokumentuak sortzeko.

-Gaitasuna izatea eraikuntza-prozesuak, obrako ekipoak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak programatzeko eta antolatzeko, haien exekuzioari eta mantentze-lanei begira.

-Gaitasuna izatea obretan kalitatearen kontrola kudeatzeko; kalitateko planak eta esku-liburuak idazteko, aplikatzeko, ezartzeko eta eguneratzeko; enpresetan kalitatearen kudeaketa-ikuskaritzak egiteko; eta, eraikinaren liburua egiteko.

- Gaitasuna izatea obra-unitateen prezio oinarrizkoak, osagarriak, unitatekoak eta xehakatuak eratzeko eta kalkulatzeko; eraikuntza-prozesuen kostuak kontrolatzeko eta aztertzeko; eta, aurrekontuak egiteko.

- Gaitasuna izatea arkitektura-proiekturik eskatzen ez duten eraikuntzen eta obren proiektu teknikoak idazteko, baita eraiste- eta apaintze-proiektuak ere.

- Gaitasuna izatea exekuzio-proiektuak aztertzeko eta horiek obren exekuzioan gauzatzeko.

- Gaitasuna izatea beharrezkoak diren tresna aurreratuak aplikatzeko, proiektu tekniko bat eta haren kudeaketa osatzen duten zatiak ebazte aldera.

- Gaitasuna izatea diziplina anitzez sortutako exekuzio-proiektuak osatzen dituzten dokumentuak idazteko.

- Eraikuntzan esku-hartzen duten eragileen funtzioak eta erantzukizunak ezagutzea, baita haien antolakuntza profesionala ere. Administrazio-prozedurak: kudeaketa eta izapidetzea.

-Eraikuntzaren eta sustapenaren arloko oinarrizko izapideak eta antolakuntza profesionala ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

-Urtero, ikastegiko irakasleek eskainiko dituzte gara daitezkeen gaiak. Ikasleak ere proiektu baterako gaia proposa dezake, baina ikastegiko irakasleren baten oniritzia beharko du.



-Enpresan ere egin daiteke. Horretarako, tutoretza partekatua egingo dute ikastegiko ikasketa-tutoreak eta enpresak izendatutako tutoreak.



-Era berean, gradu-amaierako lana estatuko nahiz Europako beste zentro batzuetan egin ahal izango da, hitzarmen espezifikoen bidez (SENECA, ERASMUS).

MetodologiaToggle Navigation

-Gradu-amaierako lanaren metodologia irakasle-tutorearen gidaritzapean eginiko ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da. Tutoreak ikaslearen ikaskuntza-prozesurako laguntza emango du, lana egiteko, idazteko eta ahoz aurkezteko gidaritza emanez. Horretarako, banakako tutoretzaren prestakuntza-jardueraz baliatuko da.



-Banakako tutoretzak: 0,5 ECTS, banakako lana: 11,5 ECTS



-Prestakuntza-jarduerei laguntzeko, aldizkako bilerak egin, eta IKTak erabiliko dira, hala nola irakaskuntzari laguntzeko softwarea (Moodle), e-posta bidezko harremana, eta enpresan eginiko proiektuen jarraipena UPV/EHUren PRAKTIGES aplikazioaren bitartez, eskuarki diseinatu baitzen enpresetako praktikako hitzarmenei eta gradu-amaierako proiektuei begira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

-Gradu-amaierako lana idatziz egingo eta emango da (digitala eta/edo papera), eta ahoz aurkeztu eta defendatu beharko da, unibertsitateko epaimahai baten aurrean. Epaimahaiak lana ebaluatuko du tutorearen txostenaren, lanaren azalpen eta defentsa publikoaren, eta proiekturako garatutako dokumentuen arabera.



-Kontuan hartuko dira honako alderdi hauek:

-Egindako lana (proiektuaren emaitzaren balioespen teknikoa, proiektuaren kudeaketa, metodo eta teoria berrien ikaskuntza eta aplikazioa, indarrean dagoen legediaren aplikazioa, garatutako soluzio teknikoaren ingurumen- eta gizarte-eragina)

-Sortutako dokumentazioa (memoriaren antolakuntza, ideien eta argudioen argitasuna eta zuzentasuna, lanaren edukia, arauen eta espezifikotasunen betetze maila)

-Proiektuaren azalpena eta defentsa (aurkezpenaren antolakuntza, ideien nahiz argudioen argitasuna eta zuzentasuna, eta proiektuaren defentsa).



Gradu-amaierako lanaren araudia honako dokumentu hauetan ageri da:

1.Ikastegiaren Arautegia GALari buruz (Eskolako Batzarrak onartua, 2012ko apirilaren 25ean).

2. Eraikuntzaren (GAL, Gradu Amaierako Lana), Batzordearen Funtzionamendu Arauak.

3.(GAL) ERAIKUNTZAren Gida.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gradua egin bitartean, irakasgaietan gomendatutako bibliografia-zerrenda osoa eta eraikuntzaren arloari aplikagarria zaion arautegia.