XSLaren edukia

BIM Teknologia 28111

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28111

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen helburua ez da Reviti buruzko formakuntza jasotzea, BIM teknologia erabiliz proiektu xumeetan modu kolaboratiboan lan egiten ikastea baizik. Horretarako, beste batzuen artean Autodesk-en Revit programa erabiliko dugu.



Ikasturteko helburu nagusia Bim metodologiaren aplikazioan profesionalak gaiztea da. Bestalde, ikasleak XXI. Mendeko lan metodologietan trebatzea da beste helburuetako bat, gaur egungo eta etorkizuneko merkatuetan eskatuenetariko gaitasuna baita.



BIM (Building Information Modeling) 90. Hamarkadatik garatzen joan den lan metodologia da, ez ditu bere baitan softwarea soilik jasotzen, baita 3 dimentsiotako ereduak eta datu baseak ere.



BIM-a eredu birtual bakar batetik habiatzen da eta eraikitako eraikin bat simulatzen du haren osagai guztiekin eta eraikinari buruzko informazio guztia jasoz (egitura, instalazioak, materialak, akaberak, neurketak, kostuak, eraikuntza faseak, kudeaketa etab.)





BIM-ak eraikinaren prototipo osoa eraikitzeko aukera ematen digu eraikuntza egin aurretik. Honi esker, inkoherentziak eta arazoak topatzen dira, eta hauek konpondu egiten dira exekuzio fasean gertatu aurretik. Horrela kostuak, denborak eta baliabideak aurrezten dira. Eraikuntza proiektuak modu kolaboratiboan egiteko aukera ematen du eta honi esker eraikinaren bizitza zikloan parte hartzen duten eragile guztien koordinazioa egin daiteke.



Produktibitatea handitzeaz eta kostuak murrizteaz gain, inkoherentziarik gabeko dokumentazioa eskaintzen du eta beraz, fiabilidade eta kalitate altuko proiektuak izango dira.



Ikasturteko helburuak lortzeko, azalpen bidezko bloke pedagogikoetan oinarritutako egitura bat planteatu da. Hauetan BIM eta honek eskaintzen duen lan metodologiaren bidezko proiektuaren garapenarekin lotutako kontzeptuak azalduko dira. Horretarako erabiliko den formakuntza eredua batez ere praktikoa izango da eta proiektua marraztu ordez eraiki egingo da hormak, leihoak, ateak, forjatuak, habeak, zutabeak, estalkiak, eskailerak etab. Erabiliz. Era berean, eraikinaren eredu birtualak elementu bakoitzaren benetako informazioa jasoko du.



Bestalde, ikasgai honetan beste ikasgai batzuetan isolatuta landu diren proiektu bateko elementu guztiak batera landuko ditu: egitura, instalazioak edo aurrekontuaren kontrola adibidez.



Guzti hau Gradu Amaierako Lana egiteko erraztasunak ematera bideratua dago.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

09 MODULUA – ERAIKUNTZAKO TEKNIKAK ETA TEKNOLOGIAK



• Hiru dimentsiotako garapen bat edo maketa bat egiteko irizpideka jasotzea

• Bolumen xumea duten eraikinen kanpoaldeko zein barrualdeko bistak lortzeko abilidadea jasotzea

• Maketa birtualak egitea eta animazioak zein imajinak egitea

• Hiru dimentsioko ereduen adierazpenari buruzko jakintza modu profesionalean aplikatzea

• Prozedura berritzailearen hobekuntza lortzeko ingurune berri hauetan sortzen diren arazoak ebazteko gaitasuna eta jakintza izatea.

• Jasotako jakintza erabiliz jakintza hauek integratu eta diseinuak duen konplexutasunari aurre egiteko gai izatea

• Ikusmen espaziala garatzea eta ordenagailu bidezko diseinurako aplikazioak erabiltzen dituzten adierazpen teknikak ezagutzea

• Diseinu geometrikoarekin, diseinu industrialarekin eta diseinu arkitektonikoarekin zerikusia duten arazoak modu sistematikoan aztertzeko gaitasunak jasotzea , merkatuak ezarritako erronkei aurre egiteko diziplina anitzeko kolaborazioa bultzatuz





ZEHARKAKOAK



• T1 (MEC2+MEC3) ARAZOAK EMAZTEN ETA ARRAZOITZEN JAKITEA



Arazoak ebaztea egoera ezezagun baten aurrean jarraibideak zeintzuk diren ez dakigunean erantzuteko gai izatea da. Arrazoitzea printzipioz ulergarria ez denari edo gure jakintzatik kanpo dagoenari argibideak ematea da,



• T2 TALDEKO LANA



Denon artean normalean gehiago dakigu. Taldea kate baten modukoa da, kate-begi bakoitzak bere betebeharra du eta honek huts egiten badu katea hausten da; pedagogikoki ez dira helburuak lortzen. Taldeak motibatu eta exijitu egiten du eta era berean saritu egiten du zerbait elkarrekin eraikitzeagatik.



• T3 (MEC4) AHOZ, IDATZIZ ZEIN MARRAZTUZ INFORMAZIO TRANSMITITZEA



Informazio transmititzeak testuinguru jakin batean komunikatzeko gaitasuna eskatzen

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Komunikazioko teknologien historia.

2. Building Information Modeling kontzeptua.

3. BIM-aren mugak.

4. Oinarrizko modelizazioa.

5. Modelizazio aurreratua.

6. Teoriaz haratago: modelizazio arazoen ebazpena.

7. BIM ez da Revit®. BIM-en software gehiago integratuz.

8. Familia parametrikoak egin eta editatu Revit®-en.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai hau batez ere taldeko lan praktikoen bidez garatuko da eta eskola magistral batzuekin osatuko da. Eskola magistral hauetan landutako dokumentazioa, araudia, gidak, egutegia, lanak entregatzeko epeak ebaluazioa eta irakaskuntza osagarriak https://egela.ehu.es plataforman egongo dira ikasgaia hasten den unetik. Ikaskuntza metodologia aktiboetan oinarrituko da, ikasgaiaren garapenean zehar pixkanaka lan kooperatiboa bultzatuz.



Metodologia aktiboek autoikaskuntza bultzatzen dute, bai era autonomoan zein kooperazioan lan egiteko, hasieran ezarritako helburuetara iristeko irakasleak gidatutako jarduerak garatuz



Jarduera kooperatibo guztiak eGela plataforman programatzen eta kudeatzen dira



Era berean, ikasgaiko lehen egunean, ikaslearentzako IKASGAIKO JARDUERA KOOPERATIBOEN ETA IKASKUNTZAKO METODOLOGIA AKTIBOEN IRAKASKUNTZA GIDA emango da. Dokumentu honek ebaluazio jarraituaren baitan jasotako jardueren egutegi zehatza, ebaluazioko irizpideak eta lanak entregatzeko dokumentu ofizialak jasoko ditu.



Ikasgaiaren eGela plataforma birtualeko sarrera derrigorrezkoa da eta ikasleari ikasturtean zehar eta denbora errealean ondorengo datuak ematen dizkio:



• Ikasturtean zehar egingo diren jardueren programazioa, enuntziatua eta/edo entregatzeko epeak

• Programatutako jarduera bakoitzaren helburuak eta ebaluaziorako irizpideak.

• Gelako beste ikaskideekin eta taldeekin elkar eragitea, sortutako arazo jakinei soluzio bat emateko.

• Intzidentzien eta hauen ebazpenen datu base bat sortzea beste ikasle batzuei auto ikaskuntza egiteko aukera emanez.

• Ebaluazio jarraituko jarduera bakoitzaren kalifikazioa une oro jakitea.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA



Ebaluazio jarraituaren barruan 2018-2019 ikasturtean zehar 2 talde lan egingo dira irakatsitako materiarekin harremana dutenak. Lan hauen entregak derrigorrezkoak dira eta gida honetan jasotako entregen egutegian ezarritako datetan entregatu beharko dira.



Derrigorrezko bi lan hauen ebaluazioa lan bakoitza amaitzean egingo da.



2 lan hauek entregatu eta bien arteko batez bestekoak 10etik 5 edo gehiago aterata gainditzen da ebaluazio jarraitua..



Ebaluazio jarraitua osotasunean egiten ez duten ikasleek edo hau osotasunean burutu arren batez bestekoan 5 baino gutxiago duten ikasleek ikasgaia suspendituta izango dute dagokion notarekin ohiko deialdirako. Ezohiko deialdian azken proba baten bidezko ebaluazioa izango dute ikasle hauek.



Hala nahi ezkero, ikasleak deialdiari uko egin ahal izango dio, irakasleari idatzi bat aurkeztuz azterketen epe ofiziala hasi baino hilabete bat lehenago. Hau eskatzen bada, ikaslearen kalifikazioa EZ AURKEZTUA izango da.





AZKEN EBALUAZIOA



Ikasleak eskubidea du ebaluazio jarraituari uko egiteko, beti ere irakasleari idatziz adierazten badio 2018-2019 ikasturteko egutegian ezarritako lauhilekoaren hasierako lehen 9 astetan. Zuzenean AZKEN EBALUAZIOKO sistemara pasatuko da.



Ohiko deialdiko azken probako ebaluazioa AZKEN PROBAKO ARIKETAREN bidez egingo da. Ariketa honen ebaluazio azken notaren %70eko balioa izango du eta ikasgairen azken egunean entregatu beharko da.



Azken probaren bidez ebaluatutako ikasleek, entregatutako ariketaren aurkezpena egin beharko dute. Aurkezpen honen ebaluazioak %30a balioko du.

Aurkezpen honetan irakasleek planteatutako galderak eta zalantzak erantzun beharko dira.



Aurkezpena, ohiko deialdiko azterketetarako eskolak ezarritako egutegian zehaztutako egunean egingo da.

Azken probako derrigorrezko ariketa honen enuntziatua gida honetako 11. Puntuan azaltzen da.





Azken ariketa hau entregatzen ez duen ikasleak uko egiten dio ohiko deialdiari eta EZ AURKEZTUA izango du bere ebaluazioan.



Ikasleak eskubidea du ebaluazio jarraituari uko egiteko, beti ere irakasleari idatziz adierazten badio2018-2019 ikasturteko egutegian ezarritako lauhilekoaren hasierako lehen 9 astetan. Zuzenean AZKEN EBALUAZIOKO sistemara pasatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

5.6.1 AZKEN PROBA



5.6.1.1 Ezohiko deialdiko ikasle guztiak azken probaren bidez ebaluatuko dira, ohiko deialdian aukeratutako ebaluazio sistema kontuan hartu gabe.



5.6.1.2 Ohiko deialdian ebaluazio jarraituan parte hartu duten eta hau gainditu ez duten ikasleek (honi uko egin gabe) azken proba baten bidez ebaluatuko dira ezohiko deialdian. Horretarako ohiko deialdiko ebaluazio jarraituan gainditu gabeko edo entregatu gabeko lanak hobetu beharko dituzte.



Lan hauen entrega ezohiko deialdirako azterketen egutegian ezarritako ikasgaiko azterketarako egunean egin beharko da.



5.6.1.3 Dokumentazio hau entregatzen ez duen ikasleak uko egiten dio ezohiko deialdiari eta EZ AURKEZTUA izango du bere ebaluazioan.



5.6.1.4 Ohiko deialdian azken probaren bidez ebaluatutako ikasleek gainditzen ez badute ezohiko deialdian azken proba bat egingo zaie. Horretarako ohiko deialdian egindako azken probako lana hobetu beharko dute.



Era berean ikasleek hobetutako lan hau aurkeztu beharko dute.

Aurkezpen honetan irakasleek planteatutako galderak eta zalantzak erantzun beharko dira.

Aurkezpena, ezohiko deialdiko azterketetarako eskolak ezarritako egutegian ikasgairako zehaztutako egunean egingo da.



5.6.1.5 Dokumentazio hau entregatzen ez duen ikasleak uko egiten dio ezohiko deialdiari eta EZ AURKEZTUA izango du bere ebaluazioan.



5.6.1.6 Aurreko puntuetan jasotzen ez den ikasleen kasuan, azken proba bakar batera aurkeztuko da. Azken probako ariketa egin beharko du. Ariketa honek ebaluazioaren %70ª balioko du.



Azken probaren bidez ebaluatutako ikasleek, entregatutako ariketaren aurkezpena egin beharko dute. Aurkezpen honen ebaluazioak %30a balioko du.

Aurkezpen honetan irakasleek planteatutako galderak eta zalantzak erantzun beharko dira.



Aurkezpena, ezohiko deialdiko azterketetarako eskolak ezarritako egutegian zehaztutako egunean egingo da.



Azken ariketa hau entregatzen ez duen ikasleak uko egiten dio ezohiko deialdiari eta EZ AURKEZTUA izango du bere ebaluazioan.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaia REVIT 2016 programa instalatua duen ordenagailu gelan irakatsiko da. Kontuan izan behar da Revit-en ezin dela "Gorde honela" egin beste bertsio batean gordetzeko. Beraz, gelan egindako fitxategiak ezingo dira REvit zaharragoetan ireki (bai alderantziz). Horregatik ikasle guztiek 2016 bertsioa erabiltzea komeni da.
• ZATI TEORIKOA:
Eraikuntzarekin lotutako estatu mailako zein autonomi mailako araudia: KODE TEKNIKOA, EHE 08 eta gainontzeko araudia eta erreglamentazioa.
• ZATI PRAKTIKOA:
Eraikuntzarekin lotura duen adierazpen grafikoa erabiltzeko gaitasuna eta eraikuntzako marrazki teknikoak, xehetasun konstruktiboen garapena teknika informatikoak erabiliz eta hauen kudeaketa, eraldaketa, garraioa, inprimaketa eta adierazpen kodeak ezagutzea.

BIM proiektuen kudeaketarako programak, adibidez REVIT ezinbestekoa da jarduera kooperatiboak egiteko.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

• ÍSCAR, Software de Ingeniería (http://www.iscarnet.com)

• SKETCHANDO (http://www.sketchando.net)

• GASPAR, JOAO (2011) Google SketchUp Pro 8 paso a paso en español. Vectorpro.

• LEGGITT, JIM (2010) Drawing shortcuts. Developing quick drawing skills using today,s technology. John Wiley & Sons, Inc. Nueva York.

• TAL, DANIEL (2010) Google SketchUp for site design. A guide to modeling site plans, terrain and architecture. John Wiley & Sons, Inc. Nueva York.

• AUTOCAD PARA PFC, Claro y Sencillo 2010. Manuel Martín Rivas. Dayton S.A.

• AV Proyectos 037 2010. Aquitectura Viva S.L.. Aniceto Marinas 32, Madrid.

• G.F. VALDERRAMA, Fernando. Tutoriales de informática para arquitectura:

- Autocad, 3d Studio, Corel Draw, Word, Excel y Presto. Celeste Ediciones S.A. Madrid,1999.

- Aprender 3DS MAX con ejercicios practicos. MARCOMBO, ediciones técnicas. Edición 2010, Gran Via 594, Barcelñona.

• ESCENARIS A LÍTHICA, Proyectos de arquitectura, Escuela Superior, Univercidad CEU San Pablo. Ediciones munilla-lería.Avda Filipinas 30, Madrid.

• ADOVE PHOTOSHOP CS4, mejores resultados con menos esfuerzo.Ediciones Anaya multimedia, diseño y creatividad 2010. Madrid.

• AUTOCAD PARA PFC, Claro y Sencillo 2010. Manuel Martín Rivas. Dayton S.A.

• AV Proyectos 037 2010. Aquitectura Viva S.L.. Aniceto Marinas 32, Madrid.

• G.F. VALDERRAMA, Fernando. Tutoriales de informática para arquitectura: Autocad, 3d Studio, Corel Draw, Word, Excel y Presto. Celeste Ediciones S.A. Madrid,1999.

• SAINZ AVIA, Jorge; G.F. VALDERRAMA, Fernando. Infografía y arquitectura: dibujo y proyectos asistidos por ordenador, Editorial Nerea, S-A. Hondarrabia, 1992.

Gehiago sakontzeko bibliografia

• CHING, Frank. Arquitectura: forma, espacio y orden. Gustavo Gili, Barcelona.
• BIG BIM litte bim. Finith E. Jernigan (2007) Segunda edición (2008).
• Building Information Modeling. Willem Kymmell (2008).
• BIM Handbook. Chuck Eastman, Paul Teicholz, Rafael Sacks, Kathleen Liston (2008) Segunda edición (2011)
• BIM and Construction Management: Proven Tools, Methods, and Workflows. Brad Hardin (2009).
• Building Information Modeling: A Strategic Implementation Guide. Dana K. Smith y Michael Tardif (2009)
• BIM and Integrated Design: Strategies for Architectural Practice. Randy Deutsch (2011)
• BIM in Small-Scale Sustainable Design. François Lévy (2011)
• Revit Architecture 2010. T. Dzambazova; E. Krygiel, G. Demchak. Ed. Anaya.
• Revit Architecture 2012, School Edition Paul F. Aubin
• Introducing Autodesk Revit Architecture 2012 (Autodesk Official Training Guides) Patrick Davis
• The Aubin Academy Master Series: Revit Architecture 2012 Paul F. Aubin
• Autodesk Revit Architecture 2012 for Architects and Designers Prof. Sham Tickoo Purdue Univ. and CAD/CIM Technologies
• BIM. Diseño y Gestión de la Construcción. Antonio Manuel Reyes, Pablo Cordero, Alonso Candelario. Ed. Anaya (2016)
• Guía práctica para la implantación de entornos BIM en despachos de Arquitectura e Ingeniería. Zaragoza Angulo, José Manuel; Morea Núñez, José Miguel. Fe d´erratas. Colección Especialización.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LEON CASCANTE, IÑIGO
  • MORA MARTIN, FERNANDO
  • SAGARNA ARANBURU, MAIALEN

TaldeakToggle Navigation

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

14:30-18:30 (1)

21-25

14:30-18:30 (2)

26-30

14:30-18:30 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE CONSTRUCCIÓN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO DE CONSTRUCCIÓN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO DE CONSTRUCCIÓN - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)